Klima-aldaketaren ondarearen jokoa – Climate Heritage Game

IRAUPENA:

2021-2022

HELBURU NAGUSIAK:

Proiektu honen helburua da, joko digital baten garapenaren bidez, klima-aldaketak Europako hainbat herrialdetako kultur ondarean duen eragina erakustea. Baliabide digital honen bitartez, ikasleek eta irakasleek beren gaitasun digitalak hobetu eta klima-aldaketak kultura-ondarean dituen eraginei buruzko kontzientzia areagotu ahal izango dute, eta horrek, etorkizunean, ingurumenarekiko errespetua eta babesa indartzea ekarriko ditu.

EMAITZA NAGUSIAK:

Proiektu honen emaitza nagusia ilustrazio, bideo eta bestelako baliabidez osaturiko joko digital bat da. Erabiltzaileak istorioan aurrera egiten du, sortzen diren erronkei aurre eginez: https://learninglibrary.eu/login/index.php

Politeknika Txorierri - erasmus+