Politeknika Txorierri - erasmus

Goazen Erasmus+ bizitzera

Politeknika Txorierrin aukera eskaintzen dugu enpresako praktiken modulua atzerrian egiteko. Era horretan, ikasleek gaitasunak gehitzen dizkiete aukera hori izan gabe lortu ditzaketenei. Politeknika Txorierrin bide horri heltzen lagunduko diegu, jarraipena egingo dugu, eta erabaki horrek etorkizunean eskaintzen dituen aukerak ezagutzen lagunduko diegu.

 

Goi Hezkuntzako Erasmus+ Gutuna 2021-2027

Gutun hau Goi Mailako Irakaskuntzako ikastetxeek errespetatu beharreko Erasmus+ jarduera ororen oinarrizko printzipioak ezartzen dituen ziurtagiri bat da. 2021-2027 aldirako Erasmus+ programaren barruan jarduerak egiteko Goi Mailako Irakaskuntzako ikastetxe batek bete behar dituen oinarrizko printzipioak eta gutxieneko baldintzak ezartzen ditu Gutunak. Goi Hezkuntzako Erasmus+ Gutunaren eskaeran ezartzen denez, Politeknika  Txorierrik bere Erasmus Politika Adierazpena argitaratzen du esteka honetan.

Erasmus+, praktikak Europako enpresetan

Erasmus+ programaren bidez, gure Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek Europako enpresetan egin ditzakete euren praktikak (13 aste), Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin, honek programaren zati bat kofinantzatzen baitu.

Ikasturte guztietan, urrian, programa horretan parte hartzeko aukeraren berri ematen zaie ikasleei, horretarako antolatzen den hitzaldi batean.

23/24 Ikasturterako Bekak

Politeknika Txorierri - erasmus +

Informazio gehiago eskura dezakezu ondorengo dokumentuetan:

 

Irakasleentzako aukerak

Politeknika Txorierrik alor pertsonal eta profesionalean garatzeko aukera eskaintzen die irakasleei, egonaldiak atzerrian eginez lanbide heziketako beste zentro batzuetan, unibertsitateetan eta enpresetan.

ZERTAN DATZA?

  • Pertsonen mugikortasuna, ikaskuntza-arrazoiengatik.
  • Atzerrian metodo pedagogiko berriak ikasteko aukera.
  • Nazioarteko sareak eratzea beste prestakuntza-erakunde/-zentro batzuekin.
  • Prestakuntza-ikastaroak Europan egiteko aukera.

ZER DAKAR BEREKIN?

  • Prestakuntza-jardueretan parte hartzea.
  • Praktikak egitea irakaskuntza-erakundeetan, enpresetan edo bestelako erakundeetan.
  • Bazkidetutako erakunde batean klaseak ematea.
  • Prestakuntza-zentroak eta/edo enpresak bisitatzea.

ZENBAT IRAUTEN DU?

  • Bi egun eta bi hilabete bitartean.

Informazio gehiago international@politeknikatxorierri.eus helbide elektronikoan edo 944 03 40 60 telefonoan.