Lanbide Heziketako matrikulazioa
Politeknika Txorierrin

Politeknika Txorierri - matricula-bachiller

Matrikulazioa egiteko eta Politeknika Txorierrin ikasteko, bi fase bete beharko dira: aurre-matrikula eta matrikula. Fase bakoitzerako aurreikusitako datak orrialde honetan ikus ditzakezu.

ATE IREKIAK

AURRE-MATRIKULA

MATRIKULA

Ate irekien jardunaldiak

2024/2025 ikasturterako Ate Irekien Jardunaldiak egin dira dagoeneko.

Era berean, gogorarazten dizuegu gure orientazio-zerbitzu pertsonalizatua mantentzen dugula, eta horretarako, Ainhoa Saenz orientatzailearekin harremanetan jar zaitezketela posta elektronikoz asaenz@politeknikatxorierri.eus helbidean.

Aurre-matrikula

Atal honetan, egutegiaren data garrantzitsuenak adieraziko dizkizuegu, eta baita aurkeztu beharreko dokumentazioa ere. Gogoratzen dizuegu aurre-matrikulak bai ikastetxean bertan eta bai online egin daitezkeela.

  • Onarpen-eskaera aurkeztea (zikloko lehen kurtsorako):
    • Maiatzaren 6tik 24ra, biak barne (Gogoratu Maiatzak 1a eta 15a jai eguna dela).
    • Aurrez aurrekoa zentroan edo online Ikasgunearen bidez.
  • Eskaera aldatzeko edo zuzentzeko aukera: Maiatzaren 24ra arte
  • Dokumentazioa aurkeztea:
    • Ekainaren 28ra arte (dokumentazioa online edo aurrez aurre ikastetxe batean aurkezten dutenentzat)
    • Ekainaren 21ra arte (gainerakoak)
  • Eskaera onartuen, ez-onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzea: Uztailaren 5a.
  • Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak aurkeztea: Uztailaren 10ko 12:00ak arte.
  • Eskaera onartuen, ez-onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzea: Uztailaren 11a

IDAZKARITZAREN ORDUTEGIA

  • Astelehenetik ostegunera, 8:00 – 14:30 eta 15:30 – 17:30
  • Ostirala, 8:00 – 14:00

Ikastetxea itxita egongo da martxoaren 25tik apirilaren 7ra.

Matrikula

Matrikula Egitea.

  • Ohiko epea:
    • I. Fasea: Uztailaren 11tik 15ko 14:00ra bitartean
    • II. Fasea: Uztailaren 17an
    • III. Fase: Uztailaren 19tik eta 22ra
  • Ezohiko epea: Uztailaren 23 eta 24an eta Irailaren 2tik urriaren 18ra bitartean

Ezagutu nahi duzu gure ikastetxea?