Politeknika Txorierri,

Bizkaian erreferentziazkoa den prestakuntza espezializatua

Politeknika Txorierri  Bizkaian erreferentea den ikastetxe bat da, Txorierri eskualdean kokatua (Derio), Mondragon korporazioaren eta Ikastolen Elkartearen partaidea.

Erreferentziazko ikastetxea

Pertsona trebatuak eta ingurune aldakorrera egokitzeko gai direnak garatzen ditugu, metodologia berritzaileak aplikatuz eta elkarlaneko ikaskuntzan oinarrituz. Horretarako, prestakuntza espezializatua eta kalitatezkoa eskaintzen dugu, bai Batxilergoan eta bai Lanbide Heziketan.

Pertsonak euren etorkizuna eraikitzeko hezten ditugu

Etengabe aldatzen ari den ikastetxe bat

Elkarrekin batera arituz edozein helburu lortzen dugu

Enpresa-ehunetik hurbil egotea beti izan da Politeknika Txorierriren helburu nagusietako bat; horretarako baditugu enpresa-aliantza garrantzitsuak, baliabide tekniko modernoak eta proiektu berritzaileak, eta horrek guztiak laneratzea eta ekintzailetza errazten ditu, garapen pertsonal eta profesionala bultzatzen duten metodologia berrien bitartez.

Gure ingurunearekin konprometitutako ikastetxe bat

Politeknika Txorierri osatzen dugun pertsonok geure ingurunearekin konprometitutako profesionalak gara, eta gure ikasleen, haien familien eta erakundeen ondo-ondoan egoten gara. Badugu gaitasun handia teknologiaren, gizartearen eta ingurumenaren alorreko aldaketetara egokitzeko, eta disfrutatzen dugu ikastetxeari balioa gehitzen dioten proiektuetan parte hartzen. Sektore guztien parte-hartze demokratikoa eta gardentasuna eremu guztietan sustatzen ditugu.

POLITEKNIKA TXORIERRIren Plan Digitalak teknologiaren erabileraren bidez irakatsi eta ikasteko prozesuak hobetzea lortzeko gure estrategia zehazten du. Plan hau bat dator Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuarekin eta hezkuntza-komunitatearen beharrekin.

Hemen kontsulta dezakezu Plana.