Politeknika Txorierri - oferta formativa empresas

Enpresentzako prestakuntza eskaintza

Politeknika Txorierrin prestakuntza-ekintzen katalogo bat dugu, eta baita neurrirako prestakuntza-zerbitzu bat ere, enpresa bakoitzaren behar eta helburuetara egokitua.

Esperientzia zabala dugu prestakuntzaren arloan, jardunean dauden langileei eta langabeei prestakuntza eskainiz, eta baita enpresei neurrirako prestakuntza-ekintzak ere eskainiz, eta horrek ahalbidetzen digu kalitatezko prestakuntza eskaintzea enpresaren munduko langileei. Esperientzia hori Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak (Lanbide Heziketako Zuzendaritza) eta Euskal Enplegu Zerbitzuak (LANBIDE) aitortu dute.

Eskaintzen ditugun prestakuntza motak

 

FABRIKAZIO MEKANIKOA

ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA

SEGURTASUNA ETA INGURUMENA

MERKATARITZA ETA MARKETINA