Zure tituluak edo ziurtagiri profesionalak egiaztatzen laguntzen dizugu

Konpetentziak aitortzeko mekanismoa lan-esperientziaren edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako konpetentzia profesionalak ebaluatzera eta aitortzera zuzendutako jardueren multzoa da. Prozesu horrek ahalbidetzen du Lanbide Heziketako Tituluak edo Ziurtagiri Profesionalak egiaztatzea.

Norengana
zuzentzen da

Lan-jarduera batean edo bide formaletatik kanpoko prestakuntza batean garatutako ezagutza profesionalak izan arren hori egiaztatzen duen Ziurtagiri Profesionalik ez duten pertsonengana.

 

Zer betekizun bete behar dituzu?

  • EAEko biztanlea izatea.
  • Espainiar nazionalitatea izatea, EBko hiritartasunaren edo EBko herritar baten senidea izatearen erregistro-ziurtagiria jaso izana, edo Espainian bizitzeko edo Espainian bizi eta lan egiteko baimen baten titularra izatea –baimena indarrean egonda-, atzerritarrei eta immigrazioari buruzko espainiar araudian ezarritako eran.
  • 18 urte beteta izatea izena emateko eskaria egiten den unean, 1. mailako kualifikazioei dagozkien konpetentzia-unitateen kasuan, eta 20 urte beteta izatea 2. eta 3. mailen kasuan.
  • Egiaztatu nahi diren konpetentzia profesionalekin lotutako lan-esperientzia izatea (gutxienez 3 urte eta 200 ordu azken 15 urteetan), eta/edo horrekin lotutako prestakuntza (300 ordu azken 10 urteetan).
  • Baloratu nahi diren konpetentzia profesionalen unitateek berez betekizun erantsiak dituztenean, betekizun horiek betetzen direla egiaztatzen duen dokumentua izatea.

Nola tramitatzen dut egiaztagiria?

Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek eskaria aurkeztu behar dute. Horri buruz beharrezkoa den informazio guztia jarraian deskargatu daiteke, modu presentzialean edo emailaren bitartez.

Baduzu galderaren bat?

Informazio gehiago idazkaritza@politeknikatxorierri.eus edo 944 03 40 60 zenbakian

Txorierri - futuro