Batxilergoko matrikulazioa Politeknika Txorierrin

Politeknika Txorierri - matricula-bachiller

Politeknika Txorierrin ikastea erabakitzen duzunetik matrikula amaitzen duzun arte, bi fase bete behar dituzu: aurre-matrikula eta matrikula. Fase bakoitzaren data guztiak eta informazioa orrialde honetan kontsulta ditzakezu.

ATE IREKIAK

AURRE-MATRIKULA

MATRIKULA

Ate irekien jardunaldiak

2024/2025 ikasturterako Ate Irekien Jardunaldiak egin dira dagoeneko.

Gogorarazten dizuegu gure orientazio-zerbitzu pertsonalizatua mantentzen dugula, eta horretarako, Ainhoa Saenz orientatzailearekin harremanetan jar zaitezketela posta elektronikoz asaenz@politeknikatxorierri.eus helbidean.

Aurre-matrikula

Atal honetan, egutegiaren data garrantzitsuenak adieraziko dizkizuegu, eta baita aurkeztu beharreko dokumentazioa ere. Gogoratzen dizuegu aurre-matrikulak bai ikastetxean bertan eta bai online egin daitezkeela.

 

  • Eskabideak eta dokumentazioa entregatzea: apirilaren 8tik 19era, biak barne.
  • Eskabide datuak aldatzea: apirilaren 24ra arte.
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: apirilaren 30a.

IDAZKARITZAREN ORDUTEGIA

  • Astelehenetik ostegunera, 8:00 – 14:30 eta 15:30 – 17:30
  • Ostirala, 8:00 – 14:00

Ikastetxea itxita egongo da martxoaren 25tik apirilaren 7ra.

Matrikula

  • Ohiko matrikula-aldia: ekainaren 17tik uztailaren 2ra, biak barne.
  • Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: ekainaren 18ra arte, egun hori barne.
  • Itxarote-zerrendaren indarraldia: irailaren 27ra arte.

Ezagutu nahi duzu gure ikastetxea?