Ikasgela eta espazio hornituen alokairua

Espazio bat behar duzu  hitzaldiren baterako, tailer espezifiko edo laborategi baterako, ikerketaren bat egiteko edo prestakuntza-ikastaroren bat emateko?

Politeknika Txorierrin baditugu erosotasun osoz hornitutako ikasgela eta espazioak, beharrezkoa den material guztiarekin eta teknologia digital aurreratuenarekin.

Hitzaldiak, tailerrak eta laborategiak Politeknika Txorierrin

 

Kiroldegia
Erabilera anitzeko espazio estalia, hainbat kirol praktikatzeko eta jarduerak egiteko, hala nola futbola, saskibaloia, boleibola edo dantza (badaude aldagelak, dutxekin).

● Bilera-aretoa
12 pertsonentzako lekua duen aretoa, telebista interaktiboarekin.

● Ekitaldi-aretoa
120 pertsonentzako lekua duen areto zabala, presidentzia-mahaiarekin, atrilarekin, eta proiekzio- eta audio-ekipamenduekin. Malgutasun handia: banakako aulkiak, taldekako lana eta talde-dinamikak ahalbidetzen dituztenak.

● Prestakuntza-gelak
15 eta 35 pertsona bitarteko edukiera duten prestakuntza-gelak, proiektorearekin, arbelarekin…  

Politeknika Txorierri-alquiler espacios

Erreserba ezazu zure espazioa!