Orain dela gutxi Politeknika Txorierrin iragan zen ekimen sinestezin bat kontatu nahi dizuegu. Irailaren amaieran, gure zentroak ekitaldi bat burutu zuen, gai oso interesgarri eta, gure aburuz, benetan, beharrezko den inguruan: Adimen Artifiziala (AA) hezkuntzan aplikatuta. Emakumezko ikasle, irakasle eta enpresetako ordezkari talde bat bildu zen AAk irakaskuntza nola hobetu dezakeen eztabaidatzeko, baina baita aurkezten dizkigun erronka batzuk zalantzan jartzeko ere.

<br />
3 ikasle Wise-Ai proiektuaren mahai-inguruan

Ekitaldi hori WISE-AI izeneko Erasmus+ nazioarteko proiektu baten jarduera izan zen, eta haren helburu nagusietako bat da AAn prestakuntza ematea, emakume gazteen artean enpresa-trebetasunak hobetzea, AAn genero-desberdintasunari aurre egiteko. Ba al zenekiTen arlo horretako langileen % 22 bakarrik direla emakumeak? Datu hori aldatu nahi dugu eta, horregatik, honelako ekintzak lantzen ari gara.

Proiektu honetan emakumeen parte-hartzea sustatzen dugu

Proiektu honetan, berrikuntza sustatzen eta garapen jasangarria babesten saiatzen gara, energia garbiaren eta klimaren aldeko ekintzaren gaietan oinarritutako hezkuntza-ikuspegi kolaboratibo eta berritzaileen bidez. Berrikuntza garapen iraunkorrago baterako motorra izan daitekeela uste dugu, eta Adimen Artifiziala hori lortzen lagun diezagukeen tresna horietako bat da.

Ezaugarririk esanguratzuena da proiektu hau ez dela teorian bakarrik geratzen. Emakumeek AAn parte hartzea sustatzen ari gara, inspirazio gisa balioko duten hezkuntza-material inklusiboak sortuz. Garapen iraunkorra sustatzen dugu, AA eta GJHen helburuak bateratzen ditugulako. Bilerak egiten ditugu, ekainean Zipren egin genuen lehena bezala, proiektuaren funtsezko faseak planifikatzeko.

<br />
Politeknika Txorierriko taldeko bi lagun Wise-Ai proiektuaren mahai-inguruan

Informazioa biltzea da lehen urratsa, proiektu honi forma emateko; horregatik, inkestak eta eztabaida-taldeak abian jartzen ari gara partzuegoa osatzen duten herrialde kide bakoitzean. Gure zentroan egin genuena bezalakoa, elkarrizketa bizia, inspiratzailea eta beharrezkoa izan baikenuen.

<br />
Politeknika Txorierriko ikasleak Wise Ai proiektuaren mahai-inguruan

Eman zure iritzia

Baina ezin izan bazenuten etorri, ez kezkatu, hau hasiera besterik ez da eta!Zuen iritzia entzun nahi dugu etorkizun bat eraikitzen jarraitzeko, non AAk eta emakumeek rol protagonista bat izango duten. Horregatik, esteka hau duzue gure lehen newsletterra irakur dezazuen, eta bertan zuen ideiak inkesta batean eman ahal izango dituzuen atal bat duzue.

Zer iruditzen zaizue? Gurekin bat egin nahi duzue IAren abentura honetan?