Ikaragarria da Afrikako poriektua aurkeztu ahal izatea! Pozik gaude Politeknika Txorierrin SUSTAIN-IT izeneko proiektua hasi dugulako. Proiektu honen helburua lanbide-heziketan (LH) gaitzea da. Hiru urte iraungo du ekimen honek, eta bere xede nagusia hezitzaileen trebetasunak hobetzea da, ingurumen-kontzientziaren ikuspegi berezi batekin.
Gainera, mugarri bat ezarriko dugu teknologia digitaleko, metodologia pedagogikoetako eta STEM proiektuetako trebetasunen garapenean. Hau guztia, hezkuntza-kalitatea hobetzeko eta ikasleen etorkizuneko aukerak zabaltzeko asmoz egiten dugu. Zimbabwe, Namibia eta Rwanda dira lanbide-heziketako ikastetxeetan behar espezifiko horiei heltzeko aukeratutako herrialdeak.
Gure helburua da herrialde horietako LH hobetzea. Horretarako, prestatzaileen gaitasunak indartuko ditugu, ingurumen-kontzientzia eta trebetasun espezifikoak landuz. Honek eragin zuzena izango du ikasleengan, haien prestakuntza hobetuz eta etorkizuneko lan-aukerak areagotuz.
Lanbide-heziketa indartzeko ekimen garrantzitsua
Hainbat jarduera antolatuko ditugu proiektuaren helburuak lortzeko. Besteak beste, gaikuntza-mintegiak antolatuko ditugu, non adituek beren ezagutzak partekatuko dituzten tokiko hezitzaileekin. Horrez gain, material pedagogiko berritzaileak garatuko ditugu, tokiko errealitateari eta beharrei egokituta. Online ikastaro masibo bat ere sortuko dugu, ezagutza zabaltzeko eta ahalik eta jende gehienengana iristeko.
Espero dugu SUSTAIN-IT proiektuaren emaitzek nabarmen lagunduko dutela inplikatutako herrialdeetan garapen jasangarria lortzen eta gazteak ahalduntzen. Lanbide-heziketaren kalitatea hobetzeak, ingurumen-kontzientziaren ikuspegiarekin batera, Afrikako etorkizun jasangarriago eta oparoago baterako oinarriak ezartzea agintzen du.
Zimbabwe, Namibia eta Rwandako hezkuntza tekniko eta profesionalaren kalitatea hobetu nahi dugu
Afrikako proiektua mugarri historikoa Politeknika Txorierrirentzat
Laburbilduz, SUSTAIN-IT Afrikako proiektua urrats garrantzitsua da kontinente horretan lanbide-heziketa indartzeko, teknologia digitalaren integrazioan, ingurumen-kontzientzian eta trebetasun espezifikoen garapenean oinarrituta.
Proiektu horrek eta nazioarteko beste batzuek Europa mailan erreferentea den lanbide-heziketako ikastetxe gisa jartzen gaituzte, eta gure irakasteko modua hainbat herrialdetara eramaten dute. Hau da, horrelako ekimenek hezkuntzaren eta jasangarritasunaren alorrean egungo eta etorkizuneko lankidetzak estutzen laguntzen digute.