Global Training-eko bi euskal partaide taldeek, gogotsuak eta hasteko eta hain gaitasun profesionalak eta pertsonalak garatzeko prest daudenak, 50 orduko prestakuntza ikastaroa eraman dute aurrera Politeknika Txorierrin laster 6 hilabeteko Global Training proiekturekin biziko duten esperientziaren prestaketa bezala.
Urtero, Politeknika Txorierrik, 6-7 eguneko ikastaroa prestatzen du HETEL-Politeknika Txorierri-Confebask-ADEGI elkarteak aukeratutako 60 partaideentzat Ekonomiaren eta Azpiegituren Garapenerako Euskal Departamentuak eskainitako Global Training programaren parte bezala. Hautatutako partaideek 6 hilabete igarotzen dituzte haien gaitasun profesionalak konpainia edo elkarte internazional batean garatzen.
GLOBAL TRAINING-ek prestakuntza ikastaroetan haien artean ezagutzen dira eta, garrantzitsuagoa dena, ikertu egiten dute eta haien burua hobeto ezagutzen dute. Haien indarguneak garatzen ikasten dute eta baita mugekin lan egiten ere, helburuak ezartzen ikasten dute, jarrera erabilgarriak eta autoerregulazio gaitasuna lantzen dute, gaitasun pertsonalak eta pentsamendu kritikoa garatzen dute… guzti hori haien garapenerako beharrezkoa izanda. Gaitasun horiek, bereziki garrantzitsuak dira partaideentzat momentu honetan bi erronka garrantzitsuri egin behar baitiete aurre: kultura berri batean integratzea eta lan munduan integratzea. Kasu askotan, Global Training-eko praktikak haien lehenengo lan esperientzia izango dira.
Testuinguru informal batean, ikasleek haien artean jardungo dira, esperientziak elkarbanatzen modu praktiko batean haien gaitasunak garatuz. Gaitasun-profilen ezaugarri nagusiak ikertzera eta bere auto-lidergoa garatzera gonbidatzen dira partaideak.
Landuko diren gaitasunen artean honako hauek daude: jarrera, adimen sozio-emozionala, adimen optimistaren abantailak, auto-konfidantza, proaktibitatea eta ekimena, auto-motibazioa eta etekina, erresilientzia, moldagarritasuna, sormena eta arazoen ebazpena, komunikazioa eta adierazpeneko pentsamoldea, gaitasun interkulturala eta ingurune multikulturaletan komunikazioak dituen berezitasunak, talde-lana eta arazoen ebazpena… Ikastaroa ingelesez izango da partaideek haien gaitasun linguistikoak garatu ahal izateko.
Aurrera eraman diren ikastaroak profil profesional desberdin askotako gazte bikainak izan dituzte partaide bezala eta aniztasun handia egongo da baita era horien helmuga izango diren sektore eta herrialdeen artean. Euskal Herri osotik heldutako partaideen artean aurki ditzakegu: ingeniariak (kimikoak, industrialak eta IT), mantenu, produkzio eta diseinu tekniko ikasleak, web diseinatzaileak eta diseinatzaile grafikoak, marketin graduatuak, irakasleak, kazetariak, arkitektoak, legelariak… hauen helmuga herrialdeen artean daude Txile, Indonesia, Erresuma Batua, Irlanda, Estatu Batuak, Belgika, Frantzia, Portugal, Herbehereak, Txekiar Errepublika, Grezia, Australia, Italia…
Partaide batzuk, jada, heldu dira haien helmugara eta beste batzuk laster joateko prestatzen ari dira. Haien konfiantza eta gaitasun guztiak habian jartzeko momentua da. Beti bezala, Politeknika Txorierritk honena opa diegu partaide guztiei biziko duten abentura zoragarri honetan.