gobela3_web[1]

Udaberrian bete betean sartuta gaudela aprobetxatuz, Txorierri Politeknikako 2. batxilergoko ikasleak, Gobela ibaia aztertzera hurbildu dira Sopelara. Larrabasterrako Urko paduraren inguruan azken hamarkadetan ibaiaren inguruan sortu diren aldaketak eta hauen ondorioak bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte.

Ekintza hau aurrera eramateko “Sare Hezkuntza” proiektuaren bitartez garatutako plataforma birtualean jasotako materialak erabili dituzte. Bertan izan dituzte eskuragarri ibilbidean zehar
aztertu beharreko puntu bakoitzari buruzko argibideak eta bete beharreko fitxak.

Lekuan bertan informazioa biltzen goiza igaro ostean, ikasleek haien ondorioak eta hauen ebidentziak (bildutako datuak eta argazkiak) plataformara igo dituzte.

Modu honetan, hurrengo urteetan ekintza bera aurrera eramango duten ikasleek, aurreko ikasturteetako datuak eskuragarri izango dituzte.

 

Más fotografías:

gobela1_web[1]    gobela2_web[1]