Politeknika Txorierrik koordinatzen duen Erasmus+ Safety4El (Elektrikoentzako segurtasuna) europar proiektuaren lehenengo ekitaldi biderkatzailea urriaren 17an egin zen, gure ikastegian. Euskadiko 22 parte-hartzailek proiektuaren emaitzei buruzko informazioa jaso zuten.
Anabel Menikak aurkeztu zituen proiektuaren helburuak, bazkideak, proiektutik espero den inpaktua eta produktu pilotuak.
Halaber, proiektuaren webgunea aurkeztu zien parte-hartzaileei; izan ere, Ikastaroak webgunean egongo dira eskuragarri, dohainik deskargatzeko.
Atsedenaldi labur bat egon zen, eta tarte horretan parte-hartzaileek aukera izan zuten kontaktuak egiteko eta ekitaldiaren inguruko iritziak partekatzeko.
Atsedenaldiaren ostean, Jokin Goioagak hurrengo gaiak aurkeztu zituen:
- Garatu ditugun segurtasun materialak deskribatzen dituen eskuliburua.
- Baliabide didaktikoak:
- Laneko arriskuak ebaluatzeko kasu-azterketak.
- Segurtasunarekin lotutako 270 proba-galdera asterteta, 11 unitateetan banatuta, segurtasun orokorrean eta elektrizitatearen arloan.
Jokinek aurkezpen osoan zehar webgunearen funtzionamendua azaldu zuen eta jakin ezazue materiala gaztelaniaz eta ingelesez dagoela eskuragarri webgunean.