Batz Zamudio S.Coop.ek lagunduko du “Ekoizpen-bideen kudeaketa automatizazio maila handiko industrian” gaiari buruzko prestakuntza Politeknika Txorierrin ezartzen.

Robotika
Egia da gero eta gehiago hitz egiten eta entzuten (eta parte hartzen) ari garela Basque Industry 4.0 deritzanaz eta Lanbide Heziketako erreferenteak izateko aukeraz. Horretarako, Politeknika Txorierrik baliabideen optimizazioaren alde egin du, bere kide den erakunde batei sostengu ekonomikoa eskatuz: Batz Zamudio S.Coop. Beraren laguntzari esker, gure ikastegiak inbertitu ahal izango du garrantzi handiko bi alderditan: ELKARLANEKO ROBOTIKA eta ROBOTIKA INDUSTRIALA, ROBOTIKA AURRERATUKO tailer bat sortuz; horri esker, zalantzarik gabe, enpresen behar berriei egokitutako profesionalak prestatu ahal izango ditugu.

Tailer horrek bi jardunbide izango ditu:

Gelak bikoiztea Mekanika-zikloen automatika-moduluetarako.

Robotika gero eta pisu handiago hartzen ari da mekanikaren zikloetan, gero eta gehiago eskatzen dira robotak oinarrizko mailan manipulatzeko gai diren profesionalak, zeren makina hori oso erabilgarria izan baitaiteke tailerreko zeregin askotan: CNC makinen elikadura, soldadura,… Horregatik, ikusten dugun joera da ikasle
hauek teknologia hori erabiltzen ikasi beharko dutela. Horregatik, Politeknika Txorierrik beharrezkotzat jo du ROBOT INDUSTRIAL BAT EROSTEA.

“Ekoizpen-bideen kudeaketa automatizazio maila handiko industrian” izeneko espezializazio-ikastaroa ematea

Ikastaro horrek 800 orduko iraupena du, eta LHko arlo hauetako titulatuei zuzendutako dago:

  • Automatizazio eta Robotika Industrialeko Goi Teknikaria
  • Mekatronika Industrialeko Goi Teknikaria
  • Mantenu Elektronikoko Goi Teknikaria
  • Automobilgintzako Goi Teknikaria

Honako Ikaskuntza-eremu hauekin::

  1. Goi mailako automatizaziorako aplikazioen diseinua (150 ordu).
  2. Goi mailako automatizaziorako aplikazioen instalazio, doikuntza eta egiaztapena (180 ordu).
  3. Ekoizpen-bideak automatizazio maila handiko industrian antolatzeko sistemak (220 ordu).
  4. Hobekuntzarako proposamen-proiektua (150 ordu).

Espezializazio-ikastaro hau kalitate-berme nahikoekin emateko, eta Tecnaliako adituekin egindako kontrastearen ostean, Politeknika Ikastegia Txorierrik detektatu du ELKARLANEKO ROBOT BAT EROSTEKO beharra.

Batz Zamudio S.Coop.en konpromiso eta ikuspegi estrategikoak ahalbidetuko digu bi ekipamendu horiek eskuratzea, ikastegiari emandako diru-laguntzari esker. Horrek agerian uzten du enpresek Euskadiko LHarekin hartuta duten konpromisoa, eta enpresei ahalbidetuko die euren lehiakortasuna hobetzeko behar dituzten profil profesionalei egokitutako profesional berriak eskuratzea (irabazi-irabazi).

Era berean eta hitzarmen honi esker ikastolak AGV (Automatic Guided Vehicle) bat izateko aukera izango du. Ibilgailu hauek era autonomoan mugitzen dira gizakiaren inolako esku-hartze barik. Horretarako bere ingurunea era autonomoan kudeatzen du mantenuko sistemekin konektatuz, ate automatikoekin, biltegi automatikoekin eta baita kudeaketarako erabiltzen diren programa informatikoekin ere. Are gehiago, robot hauek beste robot bat garraitu dezakete bere gainean operazio bereziak egiteko.