BIEMHDatu guztien arabera 2018ko Makina Erremintaren Bienala (BIEMH) arrakasta handia izan da. Industriaren transformazio digitalak merkatu berri baten sorrera ekarri du eta enpresek izpiritu bikoitzarekin ari dira hurbiltzen proiektu berri hauetara, esperantza eta beldurraren arteko sentimenduekin.

Ingurune honetan SARENET enpresaren eskutik hartu du parte TXORIERRI POLITEKNIKAK Bienalean. Automatizazio eta Robotikako zikloko ikaslea den Mikel Guerrak, Elektronika eta Telekomunikazioetako Departamentuko irakasleek eta enpresako langileak batera aritu dira IIoT (Industrial Internet of Things) arloko zibersegurtasunari buruzko zerbitzu berri bat garatzen.

Enpresen eta Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzaren beste adibide bat dugu hau. Gure Herriaren garapen industrialari onurak dakarkiona.

Argazkietan ikus ditzakegun moduan garatutako produktuaren maketa Bienalean aurkeztu da arrakasta handiz.

 

BIEMH

BIEMH