Politeknika Txorierri - Orientación

Politeknika Txorierrin laguntzen dizugu

Politeknika Txorierrin, hezkuntzari ikuspegi integral eta pertsonalizatu batetik heltzen diogu; horregatik, Orientazio Sailean hainbat programa diseinatu eta bultzatzen ditugu gure Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleen potentzialtasunak ahalik eta gehien garatzeko.

Hezkuntza-komunitate osoaren (ikasleak, ikasle ohiak, familiak, irakasleak, tutoretzako pertsonala, kanpo-eragileak…) esku dagoen zerbitzu bat gara, eta sortu daitezkeen beharrei erantzuten saiatzen gara, lan-ildo hauen bitartez:

 

Politeknika Txorierritik orientazio zerbitzua eskaintzen dugu

  • Ikasleei eta familiei zuzendutako Hezkuntza-orientazioa (banakako elkarrizketak; arreta psikopedagogikoa eta banakako jarraipena; zailtasun akademikoei, familiarrei eta bestelakoei heltzea; lan-plan pertsonalizatuak prestatzea; egokitzapen metodologikoak ikasgelan; beste profesional batzuengana jotzea eta haiekin kolaboratzea…)
  • Orientabide akademiko eta profesionala (hezkuntza-ibilbideak; aholkularitza erabakiak hartzerakoan; orientazio-aholkua; egonaldiak profesionalekin; enpresak bisitatzea eta enpresekin topaketak egitea; laneratzea; tramite akademikoak gainbegiratzea; informazioa eta baliabideak bilatzea…)
  • Tutoretza-ekintzarako planak (tutoretza-saioak, tutoreekiko koordinazioa, irakasleei zuzendutako aholkularitza…)
Politeknika Txorierri - competencia digital

Zure beharretara egokitzen gara, hainbat programa eskainiz

Jarduera Osagarrien programa

Osasunerako hezkuntza, hezkuntza afektibo-sexuala, bide-hezkuntza, berdintasunari buruzko tailerrak, lanerako orientazioa, ekintzailetza, gizarte-konpromisoa…

Eskolaz Kanpoko Ekintzen programa

Hizkuntzak, STEAM tailerrak…

Gurasoen eskola

Ikasleen familiei zuzendutako prestakuntza-tailerrak.

Gehiago jakin nahi duzu?

Gurekin kontaktatu nahi baduzu, zerbitzu honen  arduraduna Ainhoa Saenz da,  eta berarekin batera ikastetxetik barneko zein kanpoko hezkuntza-eragileez osatutako talde batek lan egiten du. Halaber, formulario hau bete dezakezu aurretiko hitzordua hartzeko.

    Ikaslearen izena
    Ikaslearen abizenak
    Helbide eletronikoa
    Harremanetarako telefonoa
    Mezua
    Pribatutasun-politika irakurri eta onartzen dut.