Fabrikazio Adimentsua Espezializatzeko Ikastaroa

Gaur egungo merkatuak produkzio-prozesuak egokitzeko eta proiektuak garatzeko eta kudeatzeko gai diren profesionalak eskatzen ditu, produkzio-helburuak identifikatuz, errendimenduaren funtsezko adierazleak (KPI) kontuan hartuz, eta ekoizpena kontrolatzeko teknologia aurreratuak eta kalitate- eta segurtasun-eskakizunak aplikatuz.

Hizkuntza
D Eredua

Ordutegia
15:00 – 20:00

Sartzeko baldintzak
Goi mailako heziketa zikloak

> DUAL metodologia
> Ethazi lan-metodologia kolaboratiboa eta irakasleen jarraipen pertsonalizatua.
> Enpresa aurreratuenetan txertatutako teknologia berritzaileen erabilera.

> Oso orientazio praktikoa, arazo errealak konpontzera zuzendua.
> Irakasleek harreman estua dute eskualdeko enpresa-sarearekin.

Fabrikazio Adimenduneko Espezializazio ikastaroarekin, 4.0 Industriaren teknologietan sakonduko duzu.

Honako ekipamendu eta teknologia hauek erabiliko dituzte ikasleek Politeknika Txorierrin:

Heziketa ziklo honetako modulu profesionalak honako hauek dira:

Fabrikazio Adimentsua

Fabrikazio adimenduneko espezializazio-ikastaroan, 4.0 industriaren fabrikazio-sistemetan ezagutza aurreratuak lortuko dituzu, hala nola elkarlaneko robotikan, metrologia aurreratuan, biki digitaletan, errealitate birtualeko eta areagotuko teknologietan, IOT sistema industrialetan eta produkzio-sistemen datuen tratamenduan.

Zeharkako konpetentziak, ETHAZI metodologiaren bitartez

ETHAZI metodologiaren bitartez lan egiten dugu. Berari esker, lortu beharreko konpetentzia teknikoak eskuratzeaz gain, ikasleek euren karrera profesionalean lagunduko dieten beste zeharkako konpetentzia batzuk ere lortzen dituzte. Hau da: taldekako lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, ardura

Horretarako, ikasgelan erronken bidez lan egiten dugu:

Politeknika Txorierri Grado Superior GVEC