3D diseinua, pieza eskaneatua eta 3D inprimaketa bidez fabrikatua oinarri hartuta.


- Hasierako egoera: Doitasunezko kaien fabrikatzaileak “Pasa- No Pasa” kalibragailuak izan behar ditu, produkzio seriatu baten hiru erreferentzien geometria baliozkotzeko.
- Arazoa: Langileak denbora asko behar zuen piezak ikuskatzeko. Giza akatsak ere bazeuden ikuskapenean, pieza okerrak fabrikatzea eragin zezaketenak. Gainera, kontrolik ezaren sentsazioa zegoen pieza seriatuak ekoiztean.
- Prozesua: Proiektuaren garapena arazoa aztertzea eta erreferentzia bakoitzari irtenbide bat eskaintzea izan da. Planteatutako soluzioan lan hauek egin dira: Erreferentziak 3D eskaneatzea, geometria arautuko sarea berregitea, kalibratzeko tresnen 3D diseinua eta horiek 3D inprimaketaren bidez fabrikatzea.
- Ondorioa: Proiektu honi esker, lantegiko langileek pieza jakin batzuen geometria egiaztatu ahal izango dute ekoizpenean zehar, erreferentziako patroiarekin (planoa edo CAD) alderatuz, “Pasa-No Pasa” kalibratzeko tresnen bidez. Horrela, piezek bezeroaren eskakizunak geometrikoki betetzen dituztela bermatuko da, eta trazabilitate bat ere emango digu, ondoren KSP prozesuen kontrol estatistikoa egiteko.