Arizmendi ikastola, Lea-Artibai Ikastetxea eta Politeknika Txorierri ikastolako Batxilergoko ikasleak STEAM proiektu bat garatzen ari dira. 3Kimu proiektua izena duen erronka hau 3 ikastetxeen eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearen arteko elkarlanaren emaitza da.
Kooperatiban errotutakoa eta egungo errealitatera zabaltzen den proiektu honetan, ikastetxe desberdinetako ikasleak elkarlanean aritzen dira, aurrez aurre, bideo dei bitartez eta baita modu asinkronoan ere, eguneroko bizitza seguru eta duinago bat lortzeko asmoz, horretarako pertsona, animalia edota gauza desberdinentzako babesak diseinatzen ari direlarik.
3Kimu lan kooperatiboa da eta ikasleen erantzun kooperatiboa dakar. Gazteak agente aktibo bihurtzen dituen erronka da, eta zientzia, teknologia, ingeniaritza, matematika eta sormena garatzeko ezin hobea. Hala erabaki dute 2022ko STEAM sarietako epaileek ere, izan ere Politeknika Txorierrik, Lea Artibai eta Arizmendirekin batera, STEAM zigilua jaso du 3Kimu proiektuari esker.
3Kimu proiektuaren lehen edizio honetako diseinuak datorren maiatzaren 5ean aurkeztuko dituzte Batxilergoko ikasleek eta epaimahaiak ekainaren 5ean jakinaraziko du zein den proiektu irabazlea, aurrez aurreko topaketa handi batetan.
Sari hauek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen ditu, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan.