5.0 Industriarako Robot Mugikor Autonomoak – ROMOTICS

IRAUPENA:

2022-2024

HELBURU NAGUSIA: 

ROMOTICS proiektuak robot mugikor autonomoei buruzko material berritzailea eta irakasleentzako prestakuntza eskaintzen ditu, elkarlaneko ikaskuntzaren ikuspegian oinarrituta. Erronketan oinarritzen da, eta ikasleen zeharkako gaitasunak garatzearen garrantzia azpimarratzen du, etengabe aldatzen ari diren lan-inguruneetara egokitzeko gai izan daitezen. Etorkizuneko profesionalak robot mugikor autonomoen alorrean trebatzeko dira erronka horiek.

EMAITZA NAGUSIAK:

Proiektu honek bi emaitza nagusi izan ditu. Lehenengoa, kalitatezko formakuntza ikastaroa robot mugikor autonomoen (AMR) inguruan (autoebaluazio frogekin), eta, bigarrena, irakasleentzako erreminta kita. Kit horrek 6 erronka erreal aurkezten dizkie automatizazio eta robotikako ikasleei, erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaren ikuspegia erabiliz. Emaitzak onlineko ikaskuntza plataforman egongo dira eskuragarri. Plataformak biltegi bat ere badu, irakasleek eta ikasleek goi-mailako hezkuntza-zentroetan lantzen ari diren erronkak partekatu eta sinergiak sortzeko.

Politeknika Txorierri - erasmus+