Confebask, Hetel, Politeknika Txorierri eta ADEGIren kolaborazioarekin, martxan jarritako proiektuari esker, Global Training programaren pean, esperientzia honetaz gozatzeko aukera ematen die tituludun gazteei: Unibertsitarioei eta (Goi Mailako) Lanbide Heziketako ikasleei.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Europan eta mundo osoan sortzen ari diren errealitateei eta etorkizuneko erronkei irtenbide operatiboak bilatzeko helburuari jarraiki, abian jarri du atzerrian praktiketan jarduteko Global Training; izeneko dirulanguntzen programa, EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzeko eta gazte horiek atzerrian beren profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduerak eta proiektuak egin ditzaten, aldez aurretik prestaturiko prestakuntza praktitkoko plan batekin. Programa honetan zazpi erakunde laguntzaileek parte hartzen dute. Heurek, bekak kudeatuko dituzte, eskaintza aniztasuna eta irismen haundiagoa bermatzeko.
Global Training programak Europako eta mundurako ateak zabaltzen dizkizu. Nazioarteko praktika-egonaldian datza enpresa/erakunde batean, gazteari lan-mundua ezagutzeko lehen aukera eskainiko diona, garapen profesionalaren alde egingo duten jarduerak eta proiektuak garatuz berea ez den herrialde batean.
1.400 € hileroko diru-laguntza hasierako sei hilabetetan bidaia-gastuak, mantenu-gastuak, Gizarte Segurantzarako Kotizazioa betetzeko. Zazpigarren hilabetetik aurrera, diru laguntza enpresak erabakiko du. Istripuetarako asegurua eta erantzukizun zibilekoa praktiken iraunaldi osoan Hasierako sei hilabeteen bukaeran, enpresa eta bekarioaren artean bere jarraikortasuna erabakiko da. Hori izanez gero, luzapen garaian istripuetarako aseguru eta Gizarte
Segurantzarako Kotizazioaren kudeaketa bekarekin mantenduko da. Hileroko diru-laguntza enpresaren erabakia izango da.
Ez ezazu aukera hau galdu! Izena emateko epeta ekainak 15etik uztailak 16ra (12:00 baino lehen) proiektuaren webgunean: Global Training .