IRAUPENA:
2022-2024
HELBURU NAGUSIA:
PARADIGM proiektuaren helburua da ingurumen-kontzientzia eta ekimen ekologikoekiko konpromisoa areagotzea, STEM metodologian oinarritutako ikasketa-plan berritzaileak garatuz. PARADIGMek ingurunea behatzeko metodologia eta tresna berritzaileak garatu ditu, ESP32 plaken muntaketa, instalakuntza eta erabileraren bitartez. Plaketako sentsoreek aukera ematen diete ikasle eta irakasleei zentroko espazio jakin batzuk behatzeko, eta denboraldi batez tenperatura, hezetasuna eta CO2 mailak iker ditzakete.
EMAITZA NAGUSIAK:
PARADIGMen jarduerak hiru proiektuaren emaitzetan oinarritzen dira:
- Irakasleentzako onlineko ikastaro baten diseinua eta garapena, ikasgelako ingurumen-sentsibilizazioaren inguruan. Ikastaroak, gainera, ikasgelan aplika daitezkeen jakintza-alor desberdinetako erronken adibideak eta proposamenak ere jasotzen ditu: https://e-trainingcentre.gr/enrol/index.php?id=173
- IoT-STEM metodologietan oinarritutako ingurumen-behatokien garapena. Irakasleei laguntza eman zaie ESP32 plaka Arduino IDErekin eta sentsoreekin muntatu, instalatu eta konektatzeko, denboraldi batez gelako ingurumena behatzen lagunduko duten erronkak gauzatzeko. Datu horiek ThingsBoard behatokietan, online, bildu eta aztertzen dira, eta horrek datuen bistaratzea zehatzagoa ahalbidetzen du.
- Espazio eta biltegi birtual gisa erabiliko den Herritarren Zientziaren Plataformaren diseinua. Sareko espazio bat da, non Europako zentroetako ikasleek eta irakasleek euren neurketen emaitzak partekatu eta beste zentroetakoekin alderatu ditzaketen. Horrez gain, plataformak hainbat baliabide biltzen ditu, besteak beste, bideo-tutorialak, erabiltzaileei beren ikaskuntza prozesuan laguntzeko.