Otsailaren 12an Politeknika Ikastegia Txorierrik, S.COOP Baserri Antzokian egindako ekintzan parte hartu zuen zentroak kulturaren eta ekimen ekintzailearen sustapenaren alde egiten duen lana azaltzeko.
Baserri Antzokian (agertokia duen eta parketik hurbil dagoen jan lekua) Bizkaiko zientzia eta teknologi parkeko (Zamudio) eta EHUko ikertzaileak haien proiektuak eta ikerkuntzak aurkeztu zituzten. Ekintzak “ Adimena Agertokian” izan zuen izena eta janariz eta edariz lagundua izan zen.
Politeknika Ikastegia Txorierri S.COOPek etorkizunean ikertzaileak eta enpresa gizon eta emakumeak izango direnei formakuntza eskaintzen die. Noski, ekintzailetza zerbitzua eskaintzen du enpresa bat sortu nahi duen ikasle, ikasle ohi edota langabezian dagoen edozein pertsonarentzat.
Ekintzailetza zerbitzuak baliabide hauek eskaintzen ditu: Ekintzailetza arduraduna, ekintzaileen bulegoa, ikastetxeko ekipamendua (ingurumeneko eta mikrobiologiako laborategiak, marketineko laborategia, elektronikako laborategiak, mekanikako laborategiak, bilerak egiteko aretoa, kiroldegia) aholkularitza teknikoa, etengabeko informazioa eta sentsibilizazio eta dibulgazio jardunaldiak.
Politeknika Ikastegia Txorierrik ekintzailetza bultzatzen dituen zenbait erakundeekin harremanetan dago:
- Eusko Jaurlaritzarekin , Tknikan, bi proiektuetan parte hartzen du:
- Urratsbat: helburu hauekin:
- LH eremuan enpresen sorrera prozesua erraztea
- Enpresa kultura sustatzea
- Ekintzaileei errekurtsoak eta baliabideak eskaintzea enpresen eraketarako
- Urratsbat proiektuan sortutako enpresen sarea sortzea
- Ikasenpresa: helburu hauekin:
- Gelan enpresa bat sortzea
- Ikaslegoaren konpetentziak garatzea
- Ikaslegoa autoenplegurako sentsibilizatzea
- Ekonomia sozialeko enpresen sormena sustatzea
- Urratsbat: helburu hauekin:
- Work-lan:
Helburu bezala ekonomia sozialeko enpresak sustatzea duen irabazi-asmorik gabeko elkartea da.
Work-lanek biltzen ditu enpresak garapen mahia egiteko: Mahai horretan enpresek foru bat osatzen dute, non haien merkatuaren ikuspegia, esperientzia eta kontaktuak eskaintzen dute.
- Egaz- Txorierri:
Txorierriko Mankomunitatearen sustapen ekonomikoko zerbitzua. Mankomunitateko udalerriekin egiten du lan helburu zehatz bat lortzeko: eskualdean enplegua sortzea. Enpresei eta pertsonei zuzentzen da
- DEMA
Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia da. Ekintzailetza eta enpresa kultura Bizkaiko LHko irakasle eta ikasleen artean sustatzen duen “Enpresari” programa sortu eta gu, eskola bezala, parte hartzen dugu.
Adimena agertokian azaldu genuen bezala, Politeknika Ikastegia Txorierrik duen helburua hau da: Politeknika Ikastegia Txorierrik ingurunea aldatzen duen agentea izan nahi du. Hori lortzeko, enpresak sortzen lagunduko dugu eta, batez ere, gure ekintzaileak lagundu nahi ditugu autoenplegua sustatzeko.