Zientzia eta Teknologia batxilergoa Politeknika Txorierrin

Politeknika Txorierri - Bachillerato

Batxilergoan, ikasketak aurreko etapetan baino espezifikoago bilakatzen dira, eta modalitateko irakasgaiak zein aukerakoak agertzen dira. Politeknika Txorierrin bi ibilbide eskaintzen ditugu batxilergorako: Zientifikoa eta Teknologikoa. 2 urte horietan, ikasleak euren ibilbide propioa eraikitzen hasiko dira, eta Politeknika Txorierrin lagunduko diegu bide horri heltzen eta erabaki bakoitzak etorkizunean eskainiko dituen aukerak ezagutzen.

Modalitatea

Zientzia eta Teknologia Batxilergoa

Ibilbideak

  • Ibilbide zientifikoa
  • Ibilbide teknologikoa

Ordutegia

  • Astelehenetik ostegunera: 08:00 – 14:45
  • Ostirala: 08:00 – 14:00

Egutegia

Aurtengo egutegia kontsultatu.

Oraingo gizartera egokitutako metodologia

Politeknika Txorierrin pertsonaren garapen integrala bilatzen dugu, eta egoera errealak ondo kudeatzeko gaitasuna izateko hezten ditugu ikasleak. Horretarako, Batxilergoko bi ikasturteetan errealitatetik ahalik eta hurbilen dauden egoerekin lan egiten dugu, oraingo gizartera egokitutako metodologiak eta materialak erabiliz.

  • Metodologia berritzailea (BatxiLab).
  • Tutoretza eta jarraipen hurbila.
  • Ikasleen garapen integrala, konpetentzia diziplinarrak eta metadiziplinarrak lantzean oinarritua.
  • Orientazio-zerbitzu orokorra.
  • Jarduera osagarriak.
Politeknika Txorierri - referentes en tecnología

Teknologiaren arloko erreferenteak

Bi ikasturtetan, honako teknologia hauek ezagutu eta erabiliko dira, beste batzuen artean:

  • 3D inprimagailuak
  • Mikrobiologia laborategia.
  • Arduino plakak.
  • Dronak.
  • Diseinurako softwareak.

Komunikazioa,

ekintzailetza

eta garapena

Batxilergoko ikasleek konpetentzia espezifiko batzuk jorratuko dituzte bi urteetan, baina baita ezinbestekotzat jotzen ditugun konpetentzia metadiziplinar batzuk ere. Pertsonaren garapen integral hori bilatuz, komunikazioarekin, ekintzailetzarekin eta autoerregulazioarekin lotutako konpetentziak eskuratuko dituzte, bizitzaren egoerei arrakastaz aurre egiteko eta euren garapen-prozesuaren arduradun nagusi bihurtzeko.

Politeknika Txorierri - emprendimiento
Politeknika Txorierri - actividades complementarias

Jarduera osagarriak

Politeknika Txorierriren jarduera osagarriak lagungarriak dira ikasleak pertsona autonomo, sortzaile eta konprometitu gisa hazteko eta garatzeko. Ikastorduen barruan, ikasleak hitzaldi eta jardunaldietara joango dira, hainbat gai jorratzeko: berdintasuna, boluntariotza, adikzioak…

 

Txorierri - futuro

Eta gero zer?

Batxilergoa bukatzean, gure ikasleek bi bide dituzte aukeran: Goi Mailako ziklo bat egitea edo USE (EBAU) (selektibitatea) probara aurkeztea eta unibertsitate-ikasketak egitea. Aukeratutako ibilbidea zeinahi delarik ere, ikasleak sar daitezke nahi duten gradu edo zikloetara, Zientzia eta Teknologia batxilergoa eginez.

Gainera, proba espezifikoak egitearen bitartez, erregimen bereziko ikasketak egin ahal izango dira batxilergoa bukatzean.

 

Batxilergoa ikasi nahi duzu Politeknika Txorierrin?