Bertan izan dira Alejandro Loustaunau, EGAZ Txorierriko gerentea; Alberto Reneda, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Saileko Eskualde Garapeneko Zerbitzuko burua; J. Eugenio Díez, Politeknika Txorierriko zuzendaria, eta Gotzon Bernaola, Innobasqueko Enpresa Berrikuntzako
koordinatzaile nagusia.
Jardunaldian zehar, eskualdeko enpresen eskura jartzen ditugun zerbitzuen berri eman da, haien berrikuntza-prozesuei laguntzeko. Horretarako, hainbat aurkezpen egin dituzte zerbitzuen arduradunek: Ana Sonia Elorriaga, EGAZ Txorierriko Sustapen Ekonomikoko teknikaria; Josu Orbe, Politeknika Txorierriko Enplegu eta Prestakuntza arduraduna; Luis Manero, Innobasqueko ETEetako berrikuntza zuzendaria, eta Josu Barandiaran, LKSko aholkularia.
Ildo horretan, Politeknika Txorierrik, 2021-2025 Plan Estrategikoaren eta ingurunea sustatzeari eta berrikuntzari buruzko helburuen arabera, honako zerbitzu hauek aurkeztu ditu:
- Talentu-hornidura: Lanbide Heziketako Zentro Integratu gisa, eskualdeko erreferentzia gara langile espezializatuak formatzeko. Horretarako, metodologia berritzaileak erabiltzen ditugu, gure ikasleen errendimendu handiko taldeetan autonomia eta lanerako gaitasuna garatzen dutenak. Era berean, DUAL prestakuntzaren bidez, ikasleek enpresekin harremanetan egoteko esperientzia izan dute, bai Euskadin,bai atzerriko lantegietan, Erasmus+ edo Global Training beken bidez.
- Talentua garatzea eta fidelizatzea prestakuntzaren bidez: Enpresetako pertsonen beharrak aztertzeko eta gaitasunak garatzeko zerbitzua dugu. Enpresaren neurrira prestatutako ikastaroak eskaintzeko aukera dugu, baita titulazio ofizialak egiaztatzeko aukera ere, gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko zerbitzuaren bidez, EEIrekin lankidetzan.
- Lehiakortasuna hobetzeko lankidetza-proiektuak. Tkgune zerbitzutik, eta Tknikak (Euskadiko LHko Ikerketa Aplikatuko Zentroa) koordinatuta, ETEekin lankidetzan aritzeko aukera eskaintzen dugu, egunerokoan sortzen diren ideia eta arazo teknikoei irtenbide berritzaileak emateko.
Zerbitzu horiek alde batera utzita, Politeknika Txorierriko langileak hainbaterakunderekin (LHko zentroak, unibertsitateak, enpresak, eta abar) lankidetzan ari dira berrikuntza-proiektuak garatzeko, bai teknologikoak, bai metodologikoak. Proiektu horien helburua irakasleen trebakuntza hobetzea da, eta azkenik, ezagutza horiek gure ikasleei helaraztea.
Jarraitzeko, bertaratutakoek Txorierriko enpresen berrikuntza kasu praktikoak ezagutzeko aukera ere izan dute. Ignacio Trincado, Sales Attendant de Anivi Ingeniería S.L.; Sergio Bilbao, Comercial & Quality Manager de Ingenersun S.L., eta Ignacio Zamalloa, Dibal S.A.ko produktu zuzendariak partekatu dituzte euren esperientziak. Mahaia Jon Arregi Cluster for Advance & Digital Manufacturing (AFM) enpresako segurtasun teknikariak moderatu du.
Jardunaldiaren ondoren, bertaratutakoek Politeknika Txorierriko instalazioak bisitatzeko aukera izan dute, baita bertako proiekturik berritzaileenen emaitzak ezagutzeko ere.