Politeknika Txorierri - proyectos de innovación

Berrikuntza proiektuak Politeknika Txorierrin

Gaur egun, Politeknika Txorierrin modu aktiboan kolaboratzen dugu hezkuntza-berrikuntzaren arloko proiektu batzuetan, helburu honekin: gure ikasle eta irakasleen konpetentzia profesional, teknologiko eta pertsonalak eta haien lan-aukerak hobetzea ahalbidetzen duen materiala garatzea.

Horrelako proiektuek eskatzen dute lankidetzan aritzea eta ezagutza transferitzea Lanbide Heziketako ikastetxeen, enpresen, unibertsitateen eta ikerketa-zentroen artean.

Berrikuntza-proiektuetan parte hartzeak ahalbidetzen digu gure jardueren kalitatea hobetzea, metodologia berriak txertatzea, gure lankidetza-sareak zabaltzea eta indartzea, eta modu bateratuan jarduteko ahalmena handitzea.

Nazioz gaindiko edukiari esker, gure jardueren nazioartekotzea bultzatzen dugu, jardunbideak eta metodo berriak trukatuz edo garatuz, ideiak elkarri azaltzeaz eta elkarren artean konpartitzeaz batera.

Aurreko guztiak aukera sozial eta kultural berriak eskaini dizkigu, eta sustatu egin du gure sen berritzailea.

NAZIOARTEKOAK

ESTATALAK

LH-KO SAILBURUORDETZA

TKGUNE

Berrikuntza ikastetxean

Politeknika Txorierritik ahaleginak egiten ditugu berrikuntza gure ikasgeletara ekartzeko, pertsona abangoardistak hezkuntzaren alorrean prestatzen laguntzen duten baliabide erabilgarri eta berritzaileen bidez. Gure proiektuak askotariko arlo tematikotara zuzentzen dira,  berrikuntza teknologikotik hasi eta ingurumenaren babesera iritsiz.

Gainera, ikusmolde inklusibo, autonomo eta ekintzailea sustatzen dugu gure irakasle eta ikasleen artean, nazio barneko zein nazioarteko zentro eta erakundeekin kolaboratzearen bidez. Ikusmolde irekiko gizabanakoak heztearen alde egiten dugu, lankidetzak bultzatuta eta kulturalki askotarikoak diren lurraldeak ezagutzeko aukerak lagunduta jarduten duten gizabanakoak.

Politeknika Txorierri - innovación

Kontsulta itzazu gure azken berriak!

SMACITE: Hiri Adimendunak Eraldatzeko Prestakuntza
SMACITE: Hiri Adimendunak Eraldatzeko Prestakuntza

Gero eta digitalizatuagoa eta iraunkorragoa den mundu honetan, hiri adimendunek (Smart Cities) gaitasun handiko profesionalak behar dituzte. SMACITE partzuergotik, Europako proiektu hau garatu dugu sektore honetako trebetasun-tartea ixteko helburuarekin, ikasleei,...

BIKAINTASUNA LANBIDE HEZIKETAN ETA EUROPAKO LANKIDETZAN
BIKAINTASUNA LANBIDE HEZIKETAN ETA EUROPAKO LANKIDETZAN

Politeknika Txorierrik gazteen berrikuntza eta prestakuntza sustatzeko konpromisoa hartzen du, baita helduen etengabeko trebakuntza eta birkualifikazioa ere. Espiritu horretan, SECOVE kongresuari buruzko berriak partekatu nahiko genituzke, eta bereziki LHn...