Lan bat bilatzeko edo praktika batzuetarako postulatzeko curriculum bat baldintza egokietan egitea pentsatzen ari bazara, funtsezkoa da CV on bat izatea nabarmentzeko! 6 segundotan badakite zure curriculuma irakurtzen jarraituko duten ala ez, eta, beraz, pilak jantzi. Ez da batere zaila, eta, sarrera honetan, aholku praktiko onenak ekarriko dizkizugu, nahi duzun elkarrizketa hori lor dezazun.

Zoom en CV de Eneko que muestra contacto y perfil
1. Informazio argia eta zuzena

Erreklutatzaileak ikusten duen lehenengo gauza zure oinarrizko informazioa da. Argazki bat jarriz gero, jar ezazu ondo ikusten zaituen bat. Ez ahaztu zure izena, telefono-zenbakia eta posta elektroniko profesional bat jartzea! Aldatu institutuan jarri zenuen helbide elektronikoa… Jolastu zure izen-abizenekin, zu zarela uler dadin. Mesedez, saihestu ezizen edo helbide ez oso serioak, hala nola “Killerdelarea @…, JonanDeBaraka @…, elVasilon33 @…”

2. Definitu zaitez paragrafo batean

Gomendatzen dugu paragrafo txiki bat sartzea zure CVaren hasieran, erreklutatzailearen arreta berehala erakartzeko. Adierazi nor zaren, zure trebetasunak eta zerk motibatzen zaituen eremu profesionalean. Badakigu zaila dela esperientzia nahikoa ez baduzu, baina saia zaitez ikasteko duzun interesa eta jarrera nabarmentzen.

Zoom a CV de Eneko en el apartado Perfil
Zoom a CV de Eneko en el apartado Experiencia laboral
3. Egin zenituen lanak CVan definitu!

Esperientziaren atalean, enpresa ezberdinetan igarotako denbora bakarrik ez jarri. Egin zenituen lanak garrantzitsuak dira, kontatu zer egiten zenuen esaldi labur eta errazetan. Gogoratu, azkenaldiko lanetik zaharrenera ordenatzea, alderantzizko ordena kronologikoa deritzona. Prestakuntza akademikoan antzekoa gertatzen da; lehenengo titulazio garrantzitsuena jarri behar duzu.

4. Nabarmentzeko trebetasun teknikoak eta bigunak

Bi trebetasun mota daude: teknikoak eta bigunak. Lehenengoak softwarea maneiatzea, programazioa, zibersegurtasuna… dira, eta bigarrenak trebetasun emozionaletara edo pertsonaren trebetasunetara bideratuagoak daude, hala nola: talde-lana, lidergoa, komunikazioa… Zure CVa aurkezten duzun eskaintzaren arabera egokitu behar duzu.

5. Pertsonaliza ezazu zure CV eskaintza bakoitzerako

Arrakastaren gakoetako bat zure CVa eskaintzara egokitzea da. Ikertu enpresa, irakurri ondo lan-eskaintza, eta ziurtatu bilatzen dutenarekin bat datozen esperientziak eta trebetasunak nabarmentzen direla.

“Produktuak garatzeko teknikaria”, “Ingurumen-kudeaketako teknikaria”… lanpostu bat lortu nahi baduzu, ez jarri lotuta ez dauden esperientziak edo trebetasunak, adibidez “Aisialdiko begiralea”, “Banatzailea”, …

Aholkua: Lan hau egiten ari zarenez, sor ezazu profil bat Linkedinen, publiko zabalago batengana iristeko funtsezko sare soziala da eta online bakarrik aurkituko dituzun eskaintzetara helduko zara. Enpresek zuzenean bilatuko zaituzte hemen, gehiago ezagutzeko. Zaindu atal hau, garrantzitsua da.

Foto del cabecero del perfil de Eneko en Linkedin

 Zorte on! curriculum on bat funtsezkoa da lan-munduan sartzeko. Laguntza behar baduzu, Politeknika Txorierrin laguntzeko gaude!