IRAUPENA:
2023-2025
HELBURU NAGUSIAK:
Drones4STEM proiektuaren helburua bigarren hezkuntzako irakasleak dronen programazio eta erabilera arloetan gaitzea da, ikasleei erronka teknologiko berriak aurkezteko. Halaber, ikasleak motibatzea eta behar bezala prestatzea nahi du, pentsaera eta trebetasunak -programazio orokorretik eta pentsamendu algoritmikotik harantzago– gara ditzaten, beharrezkoak baitira dronen teknologian, erabileran eta datuen analisian gero eta espezializazio handiagoaren erronkei aurre egiteko.

EMAITZA NAGUSIAK:
- Erraz programatzeko eta pertsonalizatzeko dronei buruzko hezkuntza-plataforma;
- 3 erabilera-kasu garatuko dira laguntza-material guztiarekin, baita hardware eta software diseinuekin irakasleei STEM jarduera erakargarriak garatzen laguntzeko eta D4STEMen hezkuntza helburuak lortzeko;
- Metodologiari buruzko prestakuntza emango da bazkideen hizkuntza guztietan, ikasketa elektronikoko ikastaro baten bidez;
- Emaitza guztiak probatu, ebaluatu eta frogatu egingo dira, inpaktua sortzeko jardueren eta EBko praktika-komunitate baten bidez.
