Enpresetako praktikak ezartzeko i-Coach aditua

IRAUPENA:

2022-2024

HELBURU NAGUSIAK:

Askotan, enpresek ez dute behar adinako esperientziarik praktika-programa arrakastaz gauzatzeko, ez baitago erantzukizun hori bere gain hartzen duen pertsona erreferenterik. Proiektuak i-Coach adituaren profila aurkezten du, tresna berritzaileak garatuz. Erabiltzaile izan daitezkeenei praktika-programa bat sortu, kudeatu eta ezartzeko beharrezko ezagutzak emango dizkie, eta langileentzat lagungarria izango da enpresa barruan rol berrira egokitzeko trantsizioan.

EMAITZA NAGUSIAK:

i-COACH proiektuak 3 emaitza ditu:

    • “i-Coach adituaren” profilaren diseinua, pertsona horrek izan beharreko gaitasunak zehaztuz
    • i-Coach aditua izango den pertsonaren trebakuntzarako tresna multzoaren garapena
    • Elkarlanera zuzendutako i-Coach eredu baten sorrera
Politeknika Txorierri - erasmus+