Eraldaketa Digitala Fabrikazio Aurreratuan – DTAM

IRAUPENA:

2020-2023

HELBURU NAGUSIAK:

Prestakuntzarako ikasketa-plan integral bat sortzea, EBko teknikariek fabrikazio adimendunean tresna digitalak zabaldu eta kudeatzeko.

EMAITZA NAGUSIAK:

  • DTAM irakaskuntza-metodologia eta prestakuntza-programa. Proiektuak Eraldaketa Digitaleko Gaitasun Indize bat sortu du eraldaketa digitalaren alorrean, prestakuntza-metodologia bat eta prestakuntzarako ikasketa-plana, prestatzaileentzako eskuliburu espezifikoa barne.
  • DTAM prestakuntza-ikastaroa. Proiektuko jarduera giltzarri honetan ikaskuntza-materialak garatu dira, onlineko ikaskuntza-plataforma eta zeharkako konpetentzien eta gaitasun digitalen autoebaluaziorako tresna batekin batera. Prestakuntza-gaiak hauek dira: Zibersegurtasuna, Sentsorika, Ikaskuntza automatikoa, Big Data eta Zeharkako gaitasunak.
  • DTAM IoT Hub. Lau IoT laborategirekin garatutako IoT ekosistema digitalerako sarbidea ematen du, prestakuntza praktikoak emandako ikaskuntza elektronikoaren esperientzia aprobetxatzeko helburuarekin.
Politeknika Txorierri - erasmus+