Erdi Mailako Heziketa Zikloa Politeknika Txorierrin

Politeknika Txorierri - gradio medio mecanizado

2 urte hauetan, ikasleak euren ibilbide propioa eraikitzen hasiko dira, eta Politeknika Txorierrin lagunduko diegu bide horri heltzen eta erabaki bakoitzak etorkizunean eskainiko dituen aukerak ezagutzen.

Konpetentzia profesionalak eta pertsonalak

Politeknika Txorierrin ikasleen garapen integrala bilatzen dugu, eta irakaskuntzaren zein ezagutzaren bidean laguntzen diegu, beharrezkoak diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialak eskuratu ditzaten.

Erdi mailako zikloan, lanaren munduan aukerak irekitzen laguntzen dizugu, enplegagaritasun handiko sektoreetara orientatutako irtenbideak diseinatzeko eskatzen diren konpetentzia guztietan.

 

Politeknika Txorierri - ethazi

ETHAZI, erronken bidez ikasi

ETHAZI metodologiaren bidez lan egiten dugu. Erronketan oinarritutako ikaskuntzak ahalbidetzen du jokaleku bat eta une bat izatea eta ikasleak hor jarduten hastea, banaka eta taldeka, emaitza bat sortzeko; erronkak egoera problematikoak dira, ahalik eta gehien hurbiltzen direnak ikasleek aurkituko duten lan-errealitatera.

Era horretan, dagozkien konpetentzia teknikoak eskuratzeaz gain, euren karrera profesionalean lagunduko dieten zeharkako konpetentzia batzuk ere eskuratzen dituzte.

Konpetentzia digitala, komunikazioa eta ekintzailetza

Bi urte hauetan, ikasleek konpetentzia espezifiko batzuk eskuratuko dituzte, baina baita funtsezkotzat jotzen ditugun oinarrizko konpetentzia batzuk ere. Konpetentzia digitalarekin, komunikazioarekin eta ekintzailetzarekin lotutako ezagutzak eskuratuko dituzte.

Nazioarteko mugikortasun proiektuak

Berrikuntza-proiektuetan parte hartzeaz eta horien koordinazioan aritzeaz gain, Politeknika Txorierrin Erasmus+ mugikortasun-proiektuak ere kudeatzen ditugu. Horien bidez, gure ikasleek hiru hilabeteko praktika-aldiak egin ditzakete europar enpresetan.

Politeknika Txorierri - competencia digital
Txorierri - futuro

Jarduera osagarriak

Politeknika Txorierriren jarduera osagarriak lagungarriak dira ikasleak pertsona autonomo, sortzaile eta konprometitu gisa hazteko eta garatzeko. Ikastorduen barruan, ikasleak hitzaldi eta jardunaldietara joango dira, hainbat gai jorratzeko: berdintasuna, boluntariotza, adikzioak…

 

Txorierri - futuro

Eta gero zer?

Erdi mailako ziklo bat bukatzean, Goi Mailako Heziketa Ziklo batera edo lan-merkatura iritsi ahal izango zara eta prestakuntza-programaren konpetentzia orokorrean definitutako jarduera profesionalean aritu.

Politeknika Txorierri bere inguruneko enpresetatik gertu dagoenez, zure ibilbide profesionala arin hasteko aukera eskaintzeaz arduratzen gara.

Gainera, enplegu-poltsa zerbitzua erabil dezakezu, bertan kontaktuan jartzen baitzaitugu arlo bakoitzean espezialistak behar dituzten sektoreko enpresekin.