Erdi Mailako Mekanizazio Zikloa

Mekanizazioaren arloko teknikariek eskuratzen dituzte sektore industrialaren hainbat fabrikazio-prozesu garatzeko beharrezkoak diren konpetentzia pertsonal eta teknikoak.

Iraupena eta hizkuntza
2.000 ordu (2 ikasturte)
B eredua

Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 8:00 – 14:45
Ostirala: 8:00 – 14:00

Sartzeko baldintzak
DBH, oinarrizko LH, Erdi Mailako edo Goi Mailako LH.

> Ethazi ikaskuntza-metodologia.
> Prestakuntza goi mailako heziketa zikloetan jarraitzea.
> Enplegagarritasun handia. Ingurune industriala.

> Industrian balio anitzekoa den profil profesionala.
> Dual prestakuntza egiteko eskari handia, enpresen aldetik.
Baliabide digital eta teknologikoen erabilera.

Mekanizazioaren Erdi Mailako Heziketa Zikloan, gure helburua da pertsonak eta profesionalak prestatzea makinako langileek eta osagai mekanikoen doitzaileek behar dituzten konpetentzia guztietan, enplegagarritasun maila handia duen sektore batean. Zikloa bukatzean, ikasleak lan-merkatura sar daitezke zuzenean, edo euren ibilbide akademikoarekin jarraitu goi mailako heziketa ziklo bat eginez.

Politeknika Txorierriko ikasleek erabiliko dituzten ekipamenduak eta teknologia honako hauek izango dira:

 

Heziketa ziklo honetako modulu profesionalak honako hauek dira:

Mekanizazio prozesuak

Heziketa ziklo honetan, txirbil-harroketa bidezko mekanizazio-prozesuak, konformazio-prozesuak eta prozedura bereziak gauzatzen ikasiko duzu, makina-erremintak prestatuz, programatuz eta erabiliz eta lortutako produktua egiaztatuz, kalitate, segurtasun eta ingurumen-babesaren arloko espezifikazioak betez.

Zeharkako konpetentzia ETHAZI metodologiaren bitartez

Politeknika Txorierrin ETHAZI metodologiaren bitartez lan egiten dugu. Berari esker, lortu beharreko konpetentzia teknikoak eskuratzeaz gain, ikasleek euren karrera profesionalean lagunduko dieten beste zeharkako konpetentzia batzuk ere lortzen dituzte. 

Hau da: taldekako lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, ardura… Horretarako, ikasgelan erronken bidez lan egiten dugu.

 

ERRONKA AKADEMIKOAK

Robot erronka: Moduluen arteko erronka bat da, helburutzat duena ikasleen motibazioa piztea heziketa zikloari dagozkion ezagutza teknikoen inguruan; horretarako, prototipo sortzaile bat diseinatu eta fabrikatzen dute, besteak beste 3D inprimaketa erabiliz, pieza jakin batzuk lortzeko.

Automatizazio erronka: Zikloen arteko erronka bat da, talde moduan lantzen duguna. Gure Mekanizazioko ikasleek Fabrikazio mekanikoko diseinuaren GMHZko ikasleek diseinatutako piezak fabrikatzen dituzte eta paletizatu egiten dituzte, Automatizazio eta Robotika Industrialaren GMHZko ikasleekin batera.

IKASKUNTZA-ERRONKAK

Makila erronka: Erronka honetan, zikloaren moduluetan ikasitako ezagutza teknikoak eramaten ditugu praktikara eta proiektu tekniko-solidario bat gauzatzen dugu, gure ikasleei balio solidarioak eta gure ingurunearekiko konpromisoa irakasteko. Makila esklusibo eta pertsonalizatu bat diseinatu eta fabrikatzen dugu udalerriko erretiratuen etxeko 3. adineko pertsona batentzat.

ENPRESETARAKO ERRONKAK

Erreminten erronka: Enpresa industrial batek lan batzuk egiteko eskatzen dio Politeknika Txorierriri, eta gure taldeak proiektuaren fase guztietan parte hartzen du, batez ere pieza konkretu batzuen fabrikazioan.

Txorierri - futuro

Eta gero zer?

Gure ikasleek honako aukera hauek izango dituzte Erdi Mailako Mekanizazio Zikloa amaitzen dutenean.

Politeknika Txorierri - Erdi Maila Mekanizazioa