
Ikasgela eta espazio hornituen alokairua
Espazio bat behar duzu hitzaldiren baterako, tailer espezifiko edo laborategi baterako, ikerketaren bat egiteko edo prestakuntza-ikastaroren bat emateko?
Politeknika Txorierrin baditugu erosotasun osoz hornitutako ikasgela eta espazioak, beharrezkoa den material guztiarekin eta teknologia digital aurreratuenarekin.
Hitzaldiak, tailerrak eta laborategiak Politeknika Txorierrin
● Kiroldegia
Erabilera anitzeko espazio estalia, hainbat kirol praktikatzeko eta jarduerak egiteko, hala nola futbola, saskibaloia, boleibola edo dantza (badaude aldagelak, dutxekin).
● Bilera-aretoa
12 pertsonentzako lekua duen aretoa, telebista interaktiboarekin.
● Ekitaldi-aretoa
120 pertsonentzako lekua duen areto zabala, presidentzia-mahaiarekin, atrilarekin, eta proiekzio- eta audio-ekipamenduekin. Malgutasun handia: banakako aulkiak, taldekako lana eta talde-dinamikak ahalbidetzen dituztenak.
● Prestakuntza-gelak
15 eta 35 pertsona bitarteko edukiera duten prestakuntza-gelak, proiektorearekin, arbelarekin…




Erreserba ezazu zure espazioa!
idazkaritza@politeknikatxorierri.eus / 944034060