IRAUPENA:
2022-2024
HELBURU NAGUSIA:
AMT2P proiektuak plastikoaren sektoreko langileei metodologia bat eta prestakuntza-tresna bat eskaintzen die, prozesuan fabrikazio aurreratuko teknologiak aplikatu eta modu errentagarri eta ekologikoan erabiltzeko.

EMAITZA NAGUSIAK:
Proiektuaren emaitza nagusiak hauek dira:
-
- Trebakuntza-metodologia eta laguntza-tresnak garatzea gaitasun-hutsuneei aurre egiteko (bereziki langileen esperientziari, Fabrikazio Aurreratuko Tekniketarako (AMT) sarbideari eta gaitasun “berdeen” gabeziari buruzkoak)
- Prestakuntza-materialaren edukia garatzea, arlo honetan esperientzia handia duten proiektuko bazkideek eskaintzen dituzten tresna informatikoen laguntzarekin
- Probazko tailerrak egitea prestakuntza-metodologia balioztatzeko eta prestatzaileen eta ikasleen iritzia jasotzeko
- Probazko tailerraren emaitzak ebaluatzea eta prestakuntzaren metodologia eta edukia berregokitzea sektorearen egungo beharren arabera.
