Fabrikazio Mekanikoko Diseinuaren Goi Mailako Heziketa Zikloa
Fabrikazio mekanikoko diseinuaren arloko goi mailako teknikariek eskuratzen dituzte proiektu mekanikoetarako irtenbideak sektore industrialean asmatzeko eta garatzeko beharrezkoak diren konpetentzia pertsonal eta teknikoak.
Iraupena eta hizkuntza
2.000 ordu (2 ikasturte)
D Ereduak
Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 8:00 – 14:45
Ostirala: 8:00 – 14:00
Sartzeko baldintzak
Batxilergoa, erdi edo goi mailako LH, edo 20 urtetik gorakoentzako proba.
> ETHAZI ikaskuntza-metodologia.
> Pentsaera kritiko eta sortzailea duen profila, irtenbide berritzaileak asmatzeko.
> Ezagutza praktiko handiko profila, oso polibalentea.
> Enplegagarritasun ona. Ingurune industriala.
> Abangoardiako baliabide teknologikoen erabilera.
Fabrikazio Mekanikoko Diseinuaren goi mailako heziketa zikloaren helburua honako hau da: pertsonak eta profesionalak prestatzea produktu eta erreminta mekanikoetarako irtenbide eraikitzaileak diseinatzeko beharrezkoak diren konpetentzia guztietan, enplegatarritasun handiko sektore industrial batzuetarako. Zikloa bukatzean, ikasleak lan-merkatura sar daitezke zuzenean, edo euren ibilbide akademikoarekin jarraitu dezakete goi mailako beste heziketa ziklo bat, espezializazio-programa bat edo unibertsitate-gradu bat eginez.
Politeknika Txorierriko ikasleek erabiliko dituzten ekipamenduak eta teknologia honako hauek izango dira:
Heziketa ziklo honetako modulu profesionalak honako hauek dira:
Fabrikazio mekanikoko produktuak
Heziketa zikloan, honako produktu hauek diseinatzen ikasiko duzu: fabrikazio mekanikoko produktuak; txapa prozesatzeko erremintak; polimero, galdaketa, forjaketa, estanpazio edo pulbimetalurgiarako moldeak eta ereduak; hori guztia kalitatea segurtatuz eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betez.
Zeharkako konpetentziak, ETHAZI metodologiaren bitartez
ETHAZI metodologiaren bitartez lan egiten dugu. Berari esker, lortu beharreko konpetentzia teknikoak eskuratzeaz gain, ikasleek euren karrera profesionalean lagunduko dieten beste zeharkako konpetentzia batzuk ere lortzen dituzte. Hau da: taldekako lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, ardura…
Horretarako, ikasgelan erronken bidez lan egiten dugu:
ERRONKA AKADEMIKOAK
- Erreduktorearen erronka: Modulu arteko erronka bat, helburutzat duena engranajeen erreduktore baten kalkuluak egitea, haren eraikuntza-irtenbidea diseinatzea eta fabrikatzea, muntatzea eta abian jartzea, abiapuntuko betekizun batzuen arabera.
- Estanpatzeko Erreminten erronka: Erronka modularra, helburutzat duena txapa metalikozko pieza bat estanpazio bidez lortzeko beharrezkoa den azterlan tekniko-ekonomikoa egitea, horretara zuzendutako erreminta diseinatzea, eta beharrezkoa den informazio teknikoa biltzea.
IKASKUNTZARAKO ETA GIZARTE-ZERBITZUETARAKO ERRONKAK
- Dibertsitate Funtzionalaren erronka: Elkarte batekin lankidetzan bideratutako erronka bat, helburutzat duena dibertsitate funtzionala duen pertsona baten beharrizan erreala aztertzea, 4.0 balioek gizartean duten garrantzia helaraziz, irtenbide teknikoaren 3D prototipo bat diseinatuz eta fabrikatuz.
- Naturzaborraren erronka: Elkarte batekin lankidetzan bideratutako erronka bat, helburutzat duena ur-inguruneetan dagoen zaborra aztertzea, ingurumen-jasangarritasunaren garrantzia helaraziz, irtenbide teknikoaren prototipo bat diseinatuz eta 3D inprimaketaren bidez fabrikatuz.
ENPRESETARAKO ERRONKAK
- Alderantzizko Ingeniaritzaren erronka: ETE industrial batek eskatzen die ikasleei pieza fisiko bat eskaner optikoaren bidez digitalizatu dezatela eta piezaren hobekuntza edo birdiseinua egiteko beharrezkoa den geometria arautua lortu dezatela. Geroago, piezaren optimizazio topologikoaren azterketa egiten da, eta baita fabrikazio-prozesua ere, etab…
Eta gero zer?
Zeintzuk dira Fabrikazio Mekanikoko Diseinuaren Goi Mailako Heziketa Zikloa bukatu osteko aukerak?