Dakizuenez, Formula Student Bizkaia hainbat zirkuitutan lehiatuko da denboraldi honetan. Bada, aurten ere, Politeknika Txorierriko Mekanika departamentuak –Jose Miguel Romero irakaslearen gidaritzapean eta proiektua garatzeko Alberto Niño eta Asier Roda Produkzioaren Programazioko zikloko 2. mailako ikasleek izan duten parte hartzearekin– arrakasta handiz hartu du parte eserleku bakarreko autoaren diseinuan; hain zuzen ere, atzeko gurpilen abatzak fabrikatzean.