• “Digital Twin” izenpean, industriak arlo horretan dituen beharretara egokitzeko beharrezkoak diren gaitasunak ezarriko ditu proiektuak.
  • Hiru urteko iraupenarekin, bost herrialdetako 11 erakundek parte hartzen dute proiektuan.
  • GAIA Klusterraren eta Politeknika Txorierriren parte hartzeak oso ikuspegi interesgarria ematen dio proiektuari, hezkuntza-gaitasunak sektorearen beharretara hurbilduz.
  • Makinerian egon daitezkeen akatsak aldez aurretik detektatzetik prozesuak optimizatzera eta baliabideak kudeatzera, biki digitalak aurrekaririk gabeko aukerak eskaintzen ditu 4.0 Industriaren aroan eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzeko.

Donostia, 2024ko maiatzaren 14a.- Hiru urteko iraupena izango du gero eta digitalizatuagoa eta konektatuagoa dagoen mundu honetan erreferentzia-puntu sendoa izango den Digital Twin proiektuak, ekoizpenetik mantentze-lanetaraino, prozesu industrialak eraldatuko dituen Biki digital teknologian prestakuntza-ibilbide integral bat garatuko duena.

Proiektua elkarlanean diseinatu da, hezkuntza-erakundeek, ETEek eta Italia, Espainia, Suedia, Grezia eta Bulgariako enpresa-elkarteek osatuko Digital Twin Skills ekosistema Europarra sortuz. Cristina Murillo eta Anabel Menica, GAIA eta Politeknika Txorierriko ordezkariek proiektu honetan nabarmendu dutenez, “Proiektuaren helburu nagusia hezkuntzako eta lanbide-heziketako hornitzaileek industriaren eskaeretara egokitzeko duten gaitasuna hobetzea dela, oinarrizko kontzeptuetatik manufaktura-industria arloko aplikazio aurreratuetaraino, biki digital teknologian oinarritutako ibilbide osoa eskainiz”. Horrez gain, proiektuak Europako herrialdeen arteko lankidetza bultzatuko du, emaitzen transferigarritasuna eta lanbide-heziketaren eta industria-sektorean praktika onak sustatuz.

GAIAk eta Politeknika Txorierrik, industria-sektorean berrikuntzarekin eta lehiakortasunarekin duten konpromisoagatik nabarmenak, haien ikuspegi eta ezagutzak helarazi dizkiote Digital Twin proiektuari. Horrela, teknologia berrien sustapenean erakunde liderra den GAIAk eta lanbide-heziketan aplikatzen eta erabiltzen aitzindari den Politeknika Txorierrik, proiektuaren prestakuntza-edukia garatzen laguntzeaz gain, funtsezko zeregina betetzen dute industrian biki digitalak ezartzeko teknologia garrantzitsu eta eraginkorrenak identifikatuz. Gainera, enpresa eta beste hezkuntza-erakundeekin lankidetzan duen esperientziak sektorearen premien eta hezkuntza-gaitasunen barnerapena ere bultzatuko dute.

 

“Digital Twins” edo Biki Digitalek bilakaera esanguratsua erakusten dute enpresek mundu fisikoarekin elkarreragiteko duten moduan. Aktibo edo sistema fisikoen irudikapen birtual horiek gauzen Internetaz (IoT) eta adimen artifizialaz baliatzen dira mundu errealean gerta daitekeena birtualki aurreikusteko. Makinerian egon daitezkeen akatsak aldez aurretik detektatzetik prozesuak optimizatzera eta baliabideak kudeatzera, biki digitalak aurrekaririk gabeko aukerak eskaintzen ditu 4.0 Industriaren aroan eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzeko.

Digital Twin proiektuaren bitartez “prestakuntza-ibilbide iraultzaile bat sortzeaz gain, 4.0 Industriaren aroan hezkuntzaren eta industriaren arteko lankidetza uztartzeko oinarriak ezartzen ari gara” adierazi dute bai GAIA klusterrak bai Politeknika Txorierrik.

 

Proiektua, hezkuntza eta lanbide-heziketako hornitzaileekin lankidetzan diseinatu dena, lanbide-heziketako ikasleei zuzenduta dago batez ere. Hala ere, langile aktiboei eta informazioaren teknologiekin, elektronikarekin eta antzeko arloekin lotutako unibertsitate-titulaziodunei ere zuzenduta dago. “Gaikuntza honen helburuetako bat gaitasun digital horiek enpresetan sar ditzaketen profesionalak trebatzea da, enpresetan horrelako ezagutza falta dela ikusten baitugu”, gehitu du Murillok.

 

Era berean, Digital Twin proiektuak gradudunen enplegagarritasuna hobetzea, hezkuntzaren eta industriaren arteko lankidetza sendotzea, eta Europar Batasunak sustatutako Agenda Berdearen eta NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuen lorpena erraztu nahi ditu.

Zer da biki digital bat?

Biki digitala denbora errealean lortutako datuak erabiltzen dituen enpresa baten erreplika birtuala da.Industria arloan, biki digitalak eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzeko oso erabilgarriak dira, enpresek mundu errealean burutu beharreko aldaketak ezarri aurretik haien eragina aurreikusteko eta prozesuak optimizatzeko aukera ematen dutelako. Zenbait egoera simulatzea ahalbidetzen duenez, enpresek arazo potentzialak identifika ditzakete, erabaki hartze prozesua hobetuz eta eragiketen eraginkortasuna optimizatuz.

Fabrikazio arloan, adibidez, biki digitalak ekoizpen-prozesua simulatzeko eta optimizatzeko erabili daitezke, botila-lepoak identifikatuz eta jarduerarik gabeko denbora murriztuz. Logistika arloan aldiz, biki digitalak inbentarioaren eta banaketa-bideen kudeaketa optimizatzeko erabili daitezke, eraginkortasuna hobetuz eta eragiketa kostuak murriztuz.