GENDERATE

IRAUPENA:

2023-2025

HELBURU NAGUSIAK: 

GENDERATE proiektuaren helburua genero-ikuspegia Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Teknikoko erakundeetan sustatzea, emakumeen parte-hartzea LHko goi-mailako hezkuntza-mailetan areagotzea, LHn dauden genero-desberdintasunei buruz sentsibilizatzea eta hezkuntza teknikoaren irudi soziala hobetzea da, lanbide “maskulino” eta “femeninoei” dagozkien genero-estereotipoen aurka borrokatzeko. 

Proiektu hau, hainbat talde hartzailerentzat dago diseinatuta: LH organizazioen zuzendaritza, aldaketa instituzional zehatzak hasteko eta aplikatzeko gai direnak; LH aukeratzen duten emakumeak, baina, sarritan, hezkuntza tekniko hau aukeratzeko laguntzarik ez dutenak; eta, jendea, oro har, LH sektoreari eragiten dioten gurasoak eta enpresak.

 

EMAITZA NAGUSIAK:

  • LHko bazkideen plan estrategikoak genero-ikuspegiarekin
  • LH inklusiboari buruzko eta genero-ikuspegia duen prestakuntza-ikastaroa, erabakiak hartzeko ardura duten langileentzat.
  • Tutoretza-esparrua eta -gida
  • Mentoreen prestakuntzarako web mintegiak
  • FP hornitzaileen informazio-jardunaldiak
  • Enplegu-azokak eta ate irekien jardunaldiak LHren hornitzaileetan
  • LHn dauden genero-desberdintasunak aztertzen dituen podcast bat
  • Ikasle eta profesionalen bizitza errealari buruzko marrazki bizidun batzuk
  • Genero-ikuspegia LHn ezartzeari buruzko dokumentu orientagarria
Politeknika Txorierri - erasmus+