Politeknika Txorierritik mundura

Global Training Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak babestutako beka-programa bat da. Urtero praktikak finantzatzen ditu, beken bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE)  400 graduaturentzat –gutxi gorabehera-, bai Unibertsitatekoak eta bai Goi Mailako Heziketa Zikloetakoak.

Ikasleen mugikortasun sustatuz

Helburua da nazioz gaindiko mugikortasuna sustatzea eta graduatuei proiektu profesionaletan esperientzia lortzen laguntzea, jaso duten prestakuntzarekin zerikusia duten jarduerak nazioarteko enpresa eta erakunde jakin batzuetan gauzatuz.

HETEL, CONFEBASK ETA ADEGIREKIN LANKIDETZAN ARITUZ

Programa 2012an inauguratu zenez geroztik, Politeknika Txorierri da beka horiek kudeatzen dituzten erakundeetako bat, Lanbide Heziketan esperientzia duten euskal erakundeen artean. Urtero kudeatzen ditugu, HETEL, Confebask eta Adegirekin lankidetzan arituz, programa horretan parte hartzen duten 60 graduaturen bekak. 

Praktikak
nazioarteko enpresetan

Politeknika Txorierriren aldetik parte hartu duten pertsonek Txilen, Holandan eta Ingalaterran egin dituzte praktika horiek, izen handiko enpresetan, hala nola Shapeways, The Institute for Cancer Research eta Concept life Scienc, CIPA (Polimero Aurreratuei buruzko Ikerketa Zentroa).

GLOBAL TRAINING beka profesionalek 6 eta 12 hilabete bitarteko iraupena dute, eta barne hartzen dute aseguru medikoaren eta erantzukizun zibileko aseguruaren ordainketa; halaber, aukeratutako pertsonei prestakuntza-aldi bat eskaintzen zaie aurretik ikastetxean, haien helmugako enpresan aritzen hasi baino lehen.

 

HELBIDE ELEKTRONIKOA
contactglobalgo@gmail.com
(globaltraining@politeknikatxorierri.eus)

HELBIDE ELEKTRONIKOA
contactglobalgo@gmail.com
(globaltraining@politeknikatxorierri.eus)

TELEFONOA
600954816