Guraso elkartea,
indarrak batuz
Familiak jakitun egon behar du prestakuntza-prozesu osoan jokatu dezakeen rolaz; horregatik, beraren presentziak funtsezko garrantzia du programatutako helburuen lorpenerako. Politeknika Txorierrin seme-alabak dituzten familiek badute “Guraso elkartean” parte hartzeko aukera.
Elkarte horren bidez, familiak Kooperatibaren kudeaketara iritsi daitezke, Batzarraren, Artezkaritza Kontseiluaren, Zaintza Batzordearen eta Gatazkak Konpontzeko Batzordearen bidez. Familiez gain, organo horien partaideak, irakasleak, pertsonal administratiboa, enpresak eta udalak ere badira, bazkide laguntzaile gisa. Gobernu-egitura hori da hezkuntza-proiektu berritzaile eta kalitatezko bat garatzea ahalbidetzen duena.