Aurreko urteetan bezala, gure ingurumen-portaeraren hobekuntzarekin konprometituta jarraitzen dugu (kontsumoen murrizketa, sortutako hondakinen, isurtzeen edo isurien murrizketa,..). Hobekuntza hau lortzeko, urtero ingurune-programa ezartzen dugu hobekuntzaren helburu zehatzez eta gure ingurune-adierazleak neurtzen ditugu.


Hurrengo grafikoetan adierazle horietako batzuen eboluzioa jasotzen da. Urdinez emaitzak agertzen dira eta gorriz helburua adierazten da. Itxuraz emaitzak oso positiboak izan diren arren, jakin badakigu, neurri batean, martxoan pandemia iritsi zelako eta, ondorioz, irakaskuntza presentziala eten egin delako izan dela. Horregatik, datorren ikasturteari begira, ez dugu asmo handiagoko helbururik planteatzen. Izan ere, egoera berriak sortu dira (eskuak edo espazioak desinfektatzeko beharrak), eta, ziurrenik, kontsumo edo hondakin batzuk ugarituko dira.