Dagoeneko martxan dira Ibilaldiaren antolaketa lanak hurrengo maiatzean txonboa egin dezagun Getxon.

Aurtengoa 46. edizioa izango da eta 2024koaren antolakuntza lanak Algortako San Nikolas Ikastolari egokitu zaizkio. Aurretik ere lan horretan aritu izan dira hiru urtez: 1978, 1984 eta 2002an.

Gure aldetik ere bultzada eman nahi diogu 2024ko ekitaldi honi, aspaldikoak bait dira San Nikolas eta Txorierriren arteko elkarlana eta lankidetza arlo desberdinetan: ikasleen eta gurasoen orientazioa, gazteen formakuntza eta abar.

 Antolatzaileen hitzetan Ibilaldiak bere jatorrizko arrazoiei eutsi die: Bizkaiko ikastolen jaialdia izatea, ikastolen hezkuntza-proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.

 2024ko maiatzaren 26an ospatuko dugu Ibilaldia eta familia zein lagunekin euskaratik eta euskaraz ospatzeko eguna izatea nahi dugu. Ikastola eta euskal kultura Euskal Herriko zirrikitu guztietara zabaldu nahi dugu.”