Erasmus+ INCOBOTICS proiektuaren hasierako batzarra Politeknika Txorierrin eman zen pasadan astean. INCOBOTICS: Ready for Industry 5.0 (2019-2021) proiektuak Europar Batasuneko lau kide biltzen ditu, Frantziatik, Italiatik, Greziatik eta Euskal Herritik, “cobótica”ko material didaktiko berritzaileen sorrerako.
Gizakiekin lan eremu berdinetan elkarlanean arituko diren “cobot” (robot kolaboratiboak) hauen integrazioa EB-ko industria eta salerosketa sektorean 2020an gertatzea espero da. Etorkizuneko elektronikako eta robotikako graduatuak beharrezkoak izango dira AI data teknikoekin batera “cobot”-engatik jasotako datuak eta horien integratutako ikusmen artifizialeko sistemak (AV) programatzeko, monitorizatzeko eta analizatzeko. Kalifikatutako programazioak eta monitorizazioak, “cobot”-ak ikusiko dituzte era seguruan gero eta lan munduarekin erlazionatutako jarduera (interaktiboak) gehiago betetzen.
INCOBOTICS proiektuaren bitartez INCOBOTICS Modulua sortuko da. Honek 5.0 industriaren ikuspegi orokorra emango die ikasleei herrialde parte-hartzaile bakoitzeko enpresen adibideen bitartez. Horrez gain, “cobot”-en ezaugarri eta funtzio orokorrak hartuko ditu barne eta estrukturatutako ikasketa unitateak garatuko dira “cobot”-en eta AV sistemen ulermenerako eta programaziorako. Proiektuak Praktiken Hobekuntzarako Gida garatuko du irakasleentzat eta “erronkak” eskainiko ditu haien bitartez ikasleek “cobotica”-n hain gaitasunak garatu ahal izateko. Gida hori laguntzaile bat izango da Erronketan oinarritutako Ikasketa ulertu ahal
izateko eta erronkak “cobotica”-ko zein beste kurtsoetako ikasleekin nola erabili eta garatu azalduko du.
INCOBOTICS Modulua eta Praktiken Hobekuntzarako Gida Espainiako, Frantziako eta Italiako zenbait taldetan frogatuko dira 2020-2021 ikasturtean zehar, eskuragarri egonda bere web orrialdean 2021etko irailean. Produktu finalak herrialde bakoitzeko banatzaile nagusiek eta ordezkari industrialek analizatuko eta balioztatuko dituzte. Politeknika Txorierriren (EUS-ES), ADAMICS-ren(FR), APRO-ren (IT) eta IDEC-ren (EL) helburua da goi mailako ikasketa berritzaileak, kalitatezkoak eta “cobotica”-ko material didaktiko berriak erabiltzeko prest dagoena eskaintzea. Horrela, elektronika eta robotikan graduatutako ikasleei 5.0 munduari aurre egiteko baliabideak eta prestakuntza eskainiko zaie. INCOBOTICS Modulua integratutako ETC akreditazio pautekin dator.
INCOBOTICS-en sortutako guztia Creative Commons lizentziagatik babestuta egongo da. Proiektu honen kideek hezkuntza erakundeak zein gainerako erakundeak INCOBOTICS: Ready for Industry 5.0 Module and Guide formakuntza erabiltzera gonbidatzen dituzte.