Industriaren Eraldaketa Digitalean Espezializatzeko Programa
Gaur egun, industria digitalizazio-prozesu batean dago sartuta, eta paradigma horri 4.0 Industria deitzen zaio. Eraldaketa horrek ekoizpen-sistemak egokitzeko gai diren profesionalak behar ditu, hau da, datuak modu seguruan neurtzea, gordetzea eta kudeatzea ahalbidetzen duten teknologiak txertatzen dakiten profesionalak. Espezializazio-programa honek erantzuna emango die gure inguruneko enpresa industrialen aldetik datorren digitalizazio-eskari horri.
Hizkuntza
A Eredua
Ordutegia
Osteguna eta ostirala: 8:00 – 14:00
Sartzeko baldintzak
Goi mailako heziketa zikloak (amaitu gabe, azken proiektua eta Lantokiko Prestakuntza egin arte):
– Sareko Informatika Sistemen Administrazioaren Goi Teknikaria.
– Plataforma anitzeko Aplikazioen Garapenaren Goi Teknikaria.
– Web Aplikazioen Garapenaren Goi Teknikaria.
– Automatizazio eta Robotika Industrialaren Goi Teknikaria.
– Telekomunikazio eta Informatika Sistemen Goi Teknikaria.
> ETHAZI lan-metodologia kolaboratiboa eta irakasleen jarraipen pertsonalizatua.
> Enpresa aurreratuenetan txertatutako teknologia berritzaileen erabilera.
> Oso orientazio praktikoa, arazo errealak konpontzera zuzendua.
> Irakasleek harreman estua dute eskualdeko enpresa-sarearekin.
> Enplegagarritasun indizea oso altua da.
> DUAL metodologia: astean hiru egun enpresan eta gainerako biak ikastetxean.
Industriaren eraldaketa digitalean espezializatzeko programarekin, gehiago sakonduko duzu 4.0 Industriaren teknologietan.
Politeknika Txorierriko ikasleek erabiliko dituzten ekipamendua eta teknologia honako hauek izango dira:
Gailuak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea
Zerbitzu digitalak industrian ezartzearekin lotuta dauden gailuak, arkitekturak, plataformak eta zerbitzuak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea, teknologiak eta garapen-ingurune espezifikoak erabiliz, datuen eskurapen, konektibitate eta analisia bermatuz, modu seguruan, ezarritako estandar legal eta industrialekin bat etorriz.
Zeharkako konpetentziak, ETHAZI metodologiaren bitartez
ETHAZI metodologiaren bitartez lan egiten dugu. Berari esker, lortu beharreko konpetentzia teknikoak eskuratzeaz gain, ikasleek euren karrera profesionalean lagunduko dieten beste zeharkako konpetentzia batzuk ere lortzen dituzte. Hau da: taldekako lana, komunikazioa, inplikazioa, ekimena, ardura…
Horretarako, ikasgelan erronken bidez lan egiten dugu:
ERRONKAK
- Aplikazioak Pythonekin diseinatzea, datu-baseak kudeatzeko: erronka honetan, ikasleek programak egingo dituzte Pythonen, eta azkenean Mysql zerbitzari baten datu-base batera konektatzea eta base hori kudeatzea ahalbidetzen duen programa bat egingo dute.
- IOT sareen konfigurazioa: erronka honetan, ikasleek IOT sare baten zenbait elementu instalatu eta konfiguratzen dituzte (sentsoreak dituzten mikrokontrolagailuak, Lora sentsore eta gatewayak, automata industrialak), sistema industrial batek ematen dituen datuak eskuratzeko. Datu horiek IOT plataforma batean biltzen dira, geroago kudeatu eta aztertzeari begira.
- Zibersegurtasun industriala. Ikasleek sistema industrial bat aztertzen dute (fabrikazio mekanikoko tailer bat edo horren antzekoa), beharrezkoak diren zibersegurtasun-neurriak proposatzeko eta inplementatzeko (firewall instalatzea, VPN erabiltzea, sareko trafikoaren monitorizazioa…).
-