Etorkizun jasangarri eta kalitatezkoaren alde

Politeknika Txorierrin jakitun gara Kalitatearen, Ingurumena Babestearen eta Laneko Segurtasun eta Osasunaren Printzipioei gure prozesu eta zerbitzuetan eustea funtsezkoa dela gure interes-talde guztien gogobetetasunerako.

Kalitatea kudeatzeko sistema

ETENGABEKO HOBEKUNTZAREN ALDE LANEAN

Etengabeko hobekuntza bere zutabe nagusien artean duen ikuspegi estrategiko baten alde egiten dugu irmotasunez. Gure Kalitatea Kudeatzeko Sistemak ahalbidetzen digu gure helburu estrategikoak lantzea, ebaluazioa hobekuntzarako tresna gisa erabiliz. Beraren oinarriak EFQM Europar Kudeaketa eredua eta UNE-EN-ISO 9001:2015 erreferentziazko eredua dira.

INGURUMENA: PREBENTZIOA, BABESA ETA KONTSERBAZIOA 

Garapen Jasangarriaren Helburuak gure estrategian (urteko kudeaketa-planetan garatua) integratzearen alde egiten dugu, 2030 Agendaren bitartez instituzio gisa, eta Eskolako Agenda 2030ean parte hartzearen alde ere bai.

Baliabideen erabilera efizientea

Gure Ingurumen-kudeaketaren etengabeko hobekuntza bermatzen dugu, UNE-EN-ISO 14001:2015 ereduan oinarritutako Ingurumena Kudeatzeko Sistema bat ezartzearen eta mantentzearen bidez, gure ingurumen-jokabidea hobetzeko xedez.

Ingurumenaren arloko Prebentzioa eta beraren Babesa eta Kontserbazioa berekin dakartzan ekintza ororen garapena bultzatzen dugu, ingurumen-jasangarritasunaren irizpideen aplikazioa pertsonalaren eta ikasleen artean sustatuz, baliabideak efizientziaz erabiliz, hondakinen sorrera minimizatuz eta haien kudeaketa egokia eginez, eta ingurumen-inpaktu kaltegarriak saihestuz, ingurumen aldetik jasangarria den jokabide bat izateko xedez. Ikastaro guztietan ingurumen-adierazle jakin batzuk kalkulatzen ditugu gure ingurumen-jarduna neurtzeko.

SEGURTASUNA ETA PREBENTZIOA

Gure jarduera garatzean, ikastetxeko pertsonalaren Segurtasuna eta Osasunaren kontrako kalteen Prebentzioa zaintzen ditugu, eta baita beste alderdi interesatu batzuena ere, lan-baldintzak etengabeko hobetzeko konpromisoa hartuta.