KULTURA EKINTZAILEAREN EGUNA beste urte batez egin da, Heziketa Zikloetako ikasle ugari etorrita.
AZERI S.COOPeko Pablo Mariz eta DRONAKeko Jorge Gonzalez eragileek beren enpresa-proiektuak aurkeztu zituzten, eta ekintzailetzaren bidean jasotako laguntzak eta bizi izandako gorabeherak kontatu zituzten.
Halaber, WORKLANeko Belén Varela ere gonbidatu genuen, enpresa berrien sorkuntzarako nitxoei buruzko azken datuak aurkezteko.
Eta Ekintzailetza Arduradunak (M. Cuartango) informazioa eman zien ikasleei Txorierrik beren esku jartzen dituen doako zerbitzuez, beren enpresa propioa eratu ahal izan dezaten (bulegoa, tailerrak/laborategiak, tutoretza, eta abar), Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin (URRATS-BAT etaWORKLAN).