LEGEZKO INFORMAZIOA
Webgune honetan sartu eta hori erabiltzeko baldintzei buruzko informazioa bildu da atal honetan. Erabiltzaileak baldintza horiek ezagutu behar ditu, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak xedatutako ondorioetarako.
- Titularra: POLITEKNIKA IKASTEGIA TXORIERRI S. Coop.
- IFK: F48106215.
- Sozietatearen helbidea: Untzaga Ibaia Kalea 1, 48160 Derio – BIZKAIA.
- Helbide elektronikoa: info@politeknikatxorierri.eus.
- Telefonoa: 94 403 40 60.
- Erregistroko datuak: Registro Central de Sociedades Cooperativas del Gobierno Vasco. Num 81.4.035.
WEBGUNEAN SARTZEKO BALDINTZAK
Web-orri hau erabiltze hutsak Erabiltzaile izaera ematen dio hori egiten duenari, eta erabiltzaileak Legezko Ohar honetan jasotako baldintza guztiak onartzea. Erabiltzaileak baldintza horiek irakurri beharko ditu webgune honetan sartzen den bakoitzean, aurrerantzean aldatu egin baitaitezke. Web-orri honetako alderdi batzuk, horien berezitasuna dela eta, Legezko ohar hau ordeztu, osatu edo alda dezaketen baldintza edo arau partikularren mende egon daitezke; beraz, horiek erabiltzen dituen edo horietan sartzen den erabiltzaileak horiek ere onartu beharko ditu.
WEB-ORRIA ETA HORREN EDUKIAK EGOKI ERABILTZEKO BETEBEHARRA
Web-orri honetako eduki guztiak (testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, teknologia, softwarea, estekak, ikus-entzunezko edo soinuzko edukiak, diseinu grafikoa, iturburu-kodea, etab.), baita marka eta gainerako zeinu bereizgarriak ere POLITEKNIKA IKASTEGIA TXORIERRI S. Coop. baltzuarean edo hirugarrenen jabetzakoak dira, eta Erabiltzaileak ez du horien gaineko eskubiderik eskuratuko web-orria erabiltze hutsagatik.
Erabiltzaileak ezin izango du: a) web-orri honetako edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, hirugarrenen eskura jarri, jendaurrean zabaldu, eraldatu edo aldatu, legeak xedatutako kasuetan edo eskubide horien jabeak edo titularrak berariaz baimendutako kasuetan izan ezik; b) web-orri honetan ageri diren softwarea, irudiak, bideoak edo datu-baseak kopiatu edo erabilera pribaturako kopiatu, eta jendaurrean zabaldu edo eskuragarri jarri, baldin eta horretarako edukiak kopiatu behar baditu; c) web-orri hau osatzen duten edukiak ateratzea edo berrerabiltzea.
Erabiltzaile batek beste web-orri batzuetatik web-orri honetarako estekak txertatu nahi baditu, baldintza hauek bete beharko ditu:
a) Esteka orri nagusi edo etxeko orriarekin bakarrik lotuko da, baina ezin izango da inola ere erreproduzitu.
b) Ezin izango da web-orri inguratzen duen frame edo markorik ezarri, ezta Interneteko beste helbide batzuen bidez edo web-orri honetatik kanpoko edukiekin batera ikusteko aukera ematen duenik ere, halako moldez non Erabiltzaileek zerbitzuaren edo haren edukiaren jatorriari buruzko zalantza egin dezaketen, alderatzeko edo imitazio desleiala dakarren egintza den, POLITEKNIKA IKASTEGIA TXORIERRI S. Coop. baltzuaren izen ona, marka eta ospea aprobetxatzen den, edo Legeak berariaz debekatzen duen beste zeinahi eran egiten den.
c) Esteka egiten den web-orrialdetik ezin izango da inolako adierazpen faltsu, zehaztugabe edo okerrik egin erakundeari buruz edo haren produktu eta zerbitzuen kalitateari buruz.
d) Igorleak ezin izango du erakundearen marka edo bestelako zeinu bereizgarririk erabili bere web-orriaren barruan, legeak baimentzen dituen edo web-orriaren titularrak berariaz baimentzen dituen kasuetan izan ezik.
e) Estekak ezartzen duen web-orrialdeak indarrean dagoen legeria bete beharko du, eta ezingo ditu agertu edo estekatu legez kontrako edukiak eta kaltegarriak, moralaren eta ohitura onen kontrakoak direnak edo POLITEKNIKA IKASTEGIA TXORIERRI S. Coop. erakundeak igorlearen ideiak, adierazpenak edo jarduketak babestu edo haiekin bat datorrelako ideia faltsua sorrarazten dutenak edo, bestela, erakundeak garatutako jarduerari dagokionez, eduki desegokiak direnak ere ez, esteka ezartzen deneko web-orriaren edukiak eta gai orokorrak aintzat hartuta.
ERABILTZAILEAREN ERUNTZUKIZUNA
POLITEKNIKA IKASTEGIA TXORIERRI S. Coop. erakundea ez da arduratuko web-orri honetan programa gaiztorik edo beste edozein elementu informatiko kaltegarririk ote dagoen kontrolatzeaz. Nolanahi ere, Erabiltzaileari dagokio elementu horiek atzeman eta desinfektatzeko tresna egokiak izatea. Horren arabera, web-orriaren titularrak ez du bere gain hartuko web-orri honetan sartzean ekipamendu informatikoei eragindako kalteen erantzukizunik. Era berean, ez da Erabiltzaileei eragindako kalteen erantzule izango, baldin eta kalte horiek web-orri honen zerbitzua eteten duten telekomunikazio-sareetako akatsen edo deskonexioen ziozkoak badira.
Web-orriko eduki guztiak, esaterako, adierazpen gisa soilik eta ez mugatzeko, testu, agiri, argazki, marrazki, irudi, ikono, irudikapen grafiko, ikus-entzunezko edo soinuzko eduki, diseinu grafiko eta iturburu-kode, marka, izen komertzial edo bestelako zeinu bereizgarri guztiak, POLITEKNIKA IKASTEGIA TXORIERRI S. Coop. erakundearen edo hirugarrenen titulartasun esklusibokoak dira (aipaturiko erakundea baita legezko lizentziaduna), eta jabetza industrial eta intelektualari buruko legeriak babesten ditu.
Erabiltzaileek web-orriko edukietan sartu edo horiek eskuratzeak ez die inolako eskubiderik edo titulartasunik ematen haien gainean.
Guztiz debekatuta dago atal honetan aipatutako web-orriko informazioa edo elementuak ustiatzea, erreproduzitzea, banatzea, aldatzea, jendaurrean zabaltzea, lagatzea edo eraldatzea, edo horiek edonola zabaltzea, aldez aurretik eta berariaz baimendu gabeko zeinahi euskarri eta bitartekoren bidez. Web-orri honetako edukia erabiltzailearen terminalean deskargatu ahal izango da soilik erabilera pribaturako bada eta inolako helburu komertzialik ez badauka.
Arestian aipatutako eskubideetako edozein urratuz gero, baldintza hauek edota Jabetza Industrialari eta Intelektualari buruzko legeria ere urra daitezke. POLITEKNIKA IKASTEGIA TXORIERRI S. Coop. baltzuak web-orri honen jabetza intelektualaren edota industrialaren eskubideak, informazioa edo edukiak urratzen dituzten erabiltzaileen aurka egin beharreko azkio legal egokiak gauzatzeko aukera erreserbatzen du.
ERAKUNDEAREN ERANTZUKIZUNA
Erabiltzaileari Interneteko beste web-orri batzuetan sartzeko aukera ematen dioten estekak izan ditzake web-orri honek. Horrelakoetan, POLITEKNIKA IKASTEGIA TXORIERRI S. Coop. erakundea esteken bidez hornitutako eduki eta zerbitzuen erantzule baino ez da izango, horien ez-zilegitasuna ezagutu eta arduraz zein behar besteko prestasunez desaktibatu ez baditu. Erabiltzaile batek uste badu eduki ez-zilegiak edo desegokiak dituen estekarik badagoela, horren berri eman ahal izango digu, baina horrek ez du nahi esango erakundeak esteka hori kendu beharko duenik. Web-orriaren titularrak ez ditu beti esteken edukiak eta zerbitzuak ezagutzen, eta, beraz, ez du inolako erantzukizunik hartuko haien kalitate faltak, eguneratze ezak, erabilezintasunak, akatsak, baliagarritasun ezak edo legezkotasunik ezak eragindako kalteengatik, eta ez da haietan egindako adierazpenen edo horien bidez emandako eduki edo zerbitzuen erantzule izango, salbu eta zerbitzu horiek emateko ardura zuzena badu.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du web-orri hau behar bezala erabiltzeko, legeriarekin, legezko ohar honekin eta, hala badagokio, aplikatu beharreko gainerako baldintza, araudi eta jarraibideekin bat etorriz. Erabiltzailea erantzulea izango da POLITEKNIKA IKASTEGIA TXORIERRI S. Coop. erakundearen eta hirugarrenen aurrean, betebehar horiek ez betetzeagatik sor daitekeen edozein kalte-galeraren aurrean.
LEGERIA APLIKAGARRIA
Espainiako legeak arautzen ditu legezko ohar honen baldintza eta alderdi guztiak.
Era berean, web-orri honetako zerbitzuaren prestazioa eta erabilera-baldintza hauek Espainiako legearen arabera arautzen dira.