LH Dual Intentsiboa Politeknika Txorierrin
Prestakuntza DUAL intentsiboa metodologia didaktiko bat da, ikastetxeko ikastaldia enpresetan egonaldi ordainduak egitearekin uztartzen duena. Enpresa horretan, titulazioarekin bat datozen jarduerak gauzatzen dira. Ekimen horren helburua da eremu profesional jakin bateko zeregin konkretura egokitutako prestakuntza ziurtatu ahal izatea.
Enpresan egiten den prestakuntza bat
Heziketa Zikloetako bigarren ikasturteko ikasleek badute aukera ikasketak eta lana uztartzeko. Prestakuntzaren zati bat Politeknika Txorierrin egiten da, eta bestea enpresa batean; era horretan, egiten ari den zikloaren konpetentzia profesionalak (modulu profesionalak) bien artean banatzen dira.
MODALITATE HAU AUKERATU AHAL IZATEKO BETE BEHAR DIREN BETEKIZUNAK HONAKO HAUEK DIRA:
- Lehenengo ikasturte osoa gaindituta izatea.
- Ikasleak Lanbiden egon behar du erregistratuta.
PRESTAKUNTZA DUAL AURRERATUAREN MODALITATEAK:
- Bi urterako modalitatea: helburua da ikasleak Lanbide Heziketaren heziketa zikloan eskuratzen dituen konpetentziak indartzea.
- Hiru urterako modalitatea: euren ekoizpen-prozesu konplexuengatik enpresek dituzten beharrei erantzuten dien espezializazio bat eskuratzea.
Esperientzia profesionala eskuratzeko aukera bat
- Lan-egoera errealetan ikastea, gutxienez urtebeteko esperientzia profesionala eskuratuz.
- Ikasle langileak Prestakuntza- eta Ikaskuntza-kontratu bat sinatzen du, eta horren truke soldata bat kobratzen du, hitzarmenaren arabera, eta Gizarte Segurantzarako kotizatzen du.
- Enplegagarritasuna hobetzen du.
- Enpresan murgiltzea ahalbidetzen du.
- Enpresari eta beraren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko ikuspegi global eta integral bat eskuratzen da.
Enpresa estrategikoekin kolaboratzen dugu
Enpresa-ehunetik hurbil egotea beti izan da Politeknika Txorierriren helburu nagusietako bat. Horregatik, baditugu enpresa-aliantza garrantzitsuak, baliabide tekniko modernoak eta proiektu berritzaileak, eta horrek guztiak laneratzea errazten du.
Ikasleek lantokietan euskara erabiltzea bultzatzen dugu. Lantokietan euskara praktikatzeko aukera emanez, ikasleek euskararekin harremanetan egon, hizkuntzaren ulermen maila hobetu eta gaitasun komunikatiboak garatzen dituzte.