Bigarren ebaluaketaren zehar, 1. Mailako erakusleiho-apainketako ikasleak proiektu bat gauzatu dute. Proiektua, talde lanaren bidez egin da eta sorkuntza eta berrikuntza lan bat izan da.
Mota desberdinetako erakusleihoak gauzatu ditugu: betetzen duten funtzioaren arabera, koloreen estrategiaren arabera, erakusleihoen izaeraren arabera edota lan publizitarioetan erabiltzen diren figura erretorikoen araberakoak.
Horrela, bigarren ebaluaketan 6 erakusleiho sortu dira:
AMERICAN AIRLINES, es un escaparate de temporada, cerrado, cuya composición se desarrolla en arco y en el que se insiste en el producto “viajes a EEUU” utilizando en la decoración los colores de la bandera de los EEUU.
ALTXOR BELTZA. Tradizionala da, garaikoa eta herenen erregela aplikatzen duena. Gorria eta zuriaren erabilpenak kiribil baten formaren zentraltasunak aditzera ematen du.
INF TECNOLOGIC. Erakusleiho-komertzial bat da. Triangelu forma duena. Muntaketak istorio baten kontakizuna aditzera ematen du, iragarki bat balitz. Kolore leunak eta bizien erabilera nahastua helburu komertzialean sakontzen du.
CRAZY GUITAR. Itxia da, ohorekoa. Herenen erregela modu hertsian jarraitzen du. Halaber, rock and roll-aren koloreak erabiltzen ditu, musika nota desberdinen bidez genero musikal honen balore eraldatzaileak bidaiarazteko.
SORKUNTZA. Kontzeptuetan oinarritutakoa. 60. Hamarkadako POP ART-ean elementuen agerraldia berrikuntza eta sorkuntzaren ideiarekin lotu nahi dira. Gainera, Politeknika TXORIERRI-k ideien garapenaren alde egiten duen lana azpimarratu nahi du.
ENPLEGUA ETA FORMAKUNTZA. Erraztasunez ulertzen den kontakizun batera garamatza. Inurriak protagonista, langileen mundu merkaturako sarrera prozesua adierazten duen erakusleihoa da. Bidai horretan, irakurketak eta ezagutzen barneratzeak duten garrantzia azpimarratzen dute. Proiektu honetan, merkaturatze prozesuan Politeknika TXORIERRI bezalako hezkuntza agenteen garrantzia azpimarratzen da (HEZIBI, HIRU +, LANBIDE, LEHEN AUKERA).