Batxilergoko matrikulazioa Politeknika Txorierrin
Politeknika Txorierrin ikastea erabakitzen duzunetik matrikula amaitzen duzun arte, bi fase bete behar dituzu: aurre-matrikula eta matrikula. Fase bakoitzaren data guztiak eta informazioa orrialde honetan kontsulta ditzakezu.
ATE IREKIAK
AURRE-MATRIKULA
MATRIKULA
Ate irekien jardunaldiak
Ate irekien jardunaldiak aukera paregabea dira Politeknika Txorierriren instalazioak eta bertako irakasle batzuk ezagutzeko, eta horren bidez zuzenean jakiteko nolakoa den gure ikastetxean prestakuntza jasotzea. Gainera, ikasgelak bisitatu ahal izango dituzu, ikastetxeko dinamika ezagutu eta zure zalantza guztiak argitu.
Ate Irekien datak:
- Martxoak 12. 18:00etan.
- Martxoak 26. 18:00etan.
Jardunaldi horietara joateko, ezinbestekoa da aldez aurretik hurrengo formularioan izena ematea:
Gogorarazten dizuegu gure orientazio-zerbitzu pertsonalizatua mantentzen dugula, eta horretarako, Ainhoa Saenz orientatzailearekin harremanetan jar zaitezketela posta elektronikoz asaenz@politeknikatxorierri.eus helbidean.
Aurre-matrikula
Atal honetan, egutegiaren data garrantzitsuenak adieraziko dizkizuegu, eta baita aurkeztu beharreko dokumentazioa ere. Gogoratzen dizuegu aurre-matrikulak bai ikastetxean bertan eta bai online egin daitezkeela.
- Eskabideak eta dokumentazioa entregatzea: martxoaren 31tik apirilaren 11ra arte, biak barne.
-
Aurrez aurrekoa zentroan edo online Ikasgunearen bidez
-
- Eskabide datuak aldatzea: apirilaren 22ra arte.
- Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: apirilaren 29a.
Matrikula
Atal honetan matrikula-datak aurkituko dituzu Hezkuntza Sailak ofizialki argitaratzen dituenean.
Gogorarazten dizuegu matrikulak aurrez aurre eta online egin ahal izango direla.
Matrikula egiteko beharrezko dokumentazioa ere argitaratuko dugu gune honetan.
- Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendak argitaratzea: maiatzaren 5a.
- Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: maiatzaren 12ra arte, egun hori barne.
- Eskabidean atzera egitea: maiatzaren 12ra arte, egun hori barne.
- Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendak argitaratzea: maiatzaren 19a.
- Ohiko matrikula-aldia: ekainaren 16tik 30era, biak barne.
- Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: ekainaren 13ra arte, egun hori barne.
- Itxarote-zerrendaren indarraldia: irailaren 30era arte.
IDAZKARITZAREN ORDUTEGIA
- Astelehenetik ostegunera, 8:00 – 14:30 eta 15:30 – 17:30
- Ostirala, 8:00 – 14:00